Gorlizko Badia VII. Triatloia

Maiatzaren 24an, Gorlizko Badia Triatloiaren VII. edizioa egingo da Bizkaiko udalerri honetan. Frogaren hasiera goizeko 10:00etan izango da emakumezkoentzat, 10:20etan gizonezkoentzat, eta kirolariek honako ibilbideari egin beharko diote aurre:

  • Igeriketan: 750 metro.
  • Bizikletan: 23,300 kilometro.
  • Oinez: 5,000 kilometro.

Honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, izena emateko epea maiatzaren 21an itxiko da eta 450 pertsonentzat mugatuta dago froga hau. Kuota 22 eurotako izango da federatuentzat, 32 eurotakoa federatuak ez daudenentzat eta 40 eurotakoa 21an baino geroago ordaintzen bada.

Iturria | Triatloi.org

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun