Asteburu honetan, larunbatean, Euskadiko Rallysprint Txapelketako zazpigarren froga egingo da Hondarribian. Hondarribiko rallysprintaren hirugarren edizioa arratsaldeko 15:30etatik aurrera egingo da eta ibilbidea 8,5 kilometrokoa izango da.
III. Hondarribiko Rallyesprinta ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:
- Euskadiko Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
- Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
- Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
- Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
- Euskadiko Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
- Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
- Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
- Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
- V Barinaga Kopa
Azkenik, hona hemen rallysprintaren fitxa teknikoa:
- Ibilbidearen luzera, guztira: 35,50 km.
- K.Z.en luzera, guztira: 26,10 km.
- Etapa kopurua: 1
- Irteera: Pierre Landhe Kalean
- Helmuga: GI-3440 PK 17,600
- Tramoaren luzaera: 8,50 KM
- Gehienez hiru pasada egingo dira norabide bakarrean.
Informazio guztia | EAF-FVA
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
