Idiazabalgo XXX. Herri Krosa

Datorren igandean, urtarrilak 31, Idiazabalgo Herri Krosaren XXX. edizioa ospatuko da gipuzkoar udalerri honetan. Goizeko 11:00etatik aurrera, lasterketak era honetan izango dira:

  • NESKA BENJAMINAK - 600 m.
  • MUTIL BENJAMINAK - 600 m.
  • NESKA ALEBINAK - 1100 m.
  • MUTIL ALEBINAK - 1100 m.
  • NESKA INFANTILAK - 1600 m.
  • MUTIL INFANTILAK - 1600 m.
  • Eguerdiko 12etan, lasterketa bakarra izango da:
  • NESKA eta MUTIL KADETEAK - 3.511 m.
  • HELDUAK eta BETERANOAK, EMAKUMEZKOAK eta GIZONEZKOAK - 10.182 m.

Lasterketa bukatzen duten, kadete, heldu eta beteranoek, diplomaz gain, hainbat oparien zozketan sartuko dira. Herri Krosan parte hartzeko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik eta ordaindu beharko den kuota 5 eurotako izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun