Ekainaren 21an, Anboto Kilometro Bertikala frogaren bigarren edizioa egingo da Arrazolan (Atxondo) Brinean MLE-ren laguntzarekin. Lehenengo korrikalarien irteera goizeko 10:00etatik aurrera izango da eta aurten, 600 €ko sari berezia egongo da Anbotoko KB-ren emakumeen errekorra gainditzen duenarentzat.
Anboto KM Bertikalaren ibilbidea 3,8 kilometrokoa da eta 1092 metroko desnibel positiboa dauka. Nahiz eta lasterketa laburra izan, oso ikusgarria izaten da beti mendiaren oin eta tontorraren arteko ibilbide zuzenena bilatzen dutelako honetan parte hartzen duten kirolariek.
Informazio guztia | Brinean.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] II Anboto Kilometro Bertikala [...]