Datorren larunbatean, Maiatzak 23, Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia egingo da mendizaletasuna sustatzeko eta eremu honetako haranaren naturguneak ezaguatarazteko asmoarekin. Martxa 40 kilometroko ibilbidea izango du eta leku hauetatik igaroko da: Aldeacueva, Cotobasero, La Calera del Prado, Gumadernia, Zalama, Salduero, Balgerri, Ilso de Estacas, Maza de Pando, Pando, Bernales, El Bierre, Aguasal, Salviejo eta Aldeacueva.
Ibilaldia goizeko 7.30etan hasiko da Aldeacueva auzoko plazatik eta antolatzaileek jan-edatekoak eskainiko dituzte ibilbideko lau tokitan. Honetan parte hartzeko, Karrantzamendi taldearen blogan aurkitu dezakezu informazio guztia eta ordaindu behar izango den kuota, 12 eurotakoa izango da federatuentzat eta 15 eurotakoa gainerakoentzat.
Iturria | Karrantzamendi
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia [...]
[...] Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia [...]