Athletic eta Bartzelona aurrez aurre jarriko duen Kopako Finalaren partidua San Mames zelaian ikusteko aukera, 3 ordutako iraupena izan du besterik ez. BBK entitateak salgai jarri dituen 35.286 sarrerak, 90 minututan agortu dira (10.00etatik 13.00etara bitartean): 29.686 kutxazainetan eta 5.600 internetez.
Hurrengo maiatzaren 13an, Balentziako Mestalla futbol zelaian jokatuko den partidarako Athleticeko bazkideentzako esklusiboki zuzenduta dauden sarreren eskaera egin daiteke iada eta dagoeneko 9.000 bazkide jarri dira harremaneta Clubarekin sarrera hauek eskatzeko.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
