Abenduaren 11tik 26ra bitartean Masters BBK pilota torneoaren hirugarren edizioa ospatuko da. Urteko azken pilota txapelketa honetan sei pilotari izango ditugu lehian eta irabazleak 18.000 euroko saria eramango du etxera. Atariko kanporaketa Patxi Ruizek eta Beginok abenduaren 7an Tolosan jokatuko dute. Hortik aurrera, hauxe izango da Masters BBK txapelketaren egutegia:
- Abenduak 11 - Biarritz - Gonzalez + [Patxi Ruiz/Begino] kanporaketako irabazlea
- Abenduak 12 - Labrit - Xala+ Oinatz
- Abenduak 19 - Olaizola II + Labriteko irabazlea
- Abenduak 20 - Irujo + Biarritzeko irabazlea
- Abenduak 26 - Finala
Iturria | Asegarce
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
