¡Ongi etorri Masters Tenis Bilbao Bizkaiako finalera! Bilboko Masterraren lehen edizioa bukatzear dago, baina lehenengo Verdasco eta Robredoren arteko partidua ikusi behar dugu txapeldunari azken argazkia ateratzeko.
Kiroldegi zuzenen dago berriro ere La Casillan eta zuzenean emango ditugu finalaren xehetasun guztiak. Sarrera honetako informazioa eguneratzeko f5 tekla sakatu edo hemen klik egin.
- 12.09 - Verdasco eta Robredo berotzen. La Casilla ez dago guztiz beteta.
- 12.14 - Finala hasi da!
- 12.18 - Robredok lehen jokua lortu du. 1-0
- 12.21 - Robredok, Verdascori jokua apurtu dio eta 2-0tan jartezen lehenengo set-a.
- 12.24 - Verdascok lehen jokua irabazten du 40-0 batekin.
- 12.29 - Robredok hirugarren jokoa irabazten du, 3-1. Partiduko lehen jokaldi politak ikusten hari ditugu.
- 12.31 - Partidua 3-2tan jarri da Robredorentzat. La Casilla ia beteta dago.
- 12.36 - Jokaldi polita ikusi berri dugu bi jokalarien artean, Verdascok Robredori jokua apurtzeko aukera dauka orain.
- 12.39 - Azkenean, Robredok eraman du jokoa eta 4-2tan jartzen da partidua. Verdasco dauka orain sakea.
- 12.40 - Verdascok jokua mantentzen du eta 4-3tan dago partidua.
- 12.46 - Nahiko akats ikusten hari ditugu Verdascoren jokoan. Robredok 5-3tan jarri du partidua. (nahiko gaizki dabil internet La Casillan…barkatu eragozpenak)
- 12.50 - Verdasco serio jarri da joku honetan etan 40-0 batekin 5-4etan dago lehen set-a.
- 12.54 - Robredok ez du aukera galdu eta lehen seta eraman du poltsikora 6-4 batekin. 38minutuko iraupena euki du partiduaren lehen set-a.
- 13.00 - Berdintasuna da nabari bigarren set honetan eta 1-1ekoa daukagu markagailuan.
- 13.05 - 2-1koa Verdascorentzat. Jokaldi luzeak eta gogorrak.
- 13.12 - 2-3tan dago partidua. Robredok sakea dauka orain.
- 13.14 - Verdascok Robredoren zerbitzua apurtu du eta 4-2tan jarri da partidua. La Casillara etorri den jendea oso animatua dago.
- 13.19 - Verdascori zerbitzua apurtu diote eta 4-3tan dago bigarren set-a. Robredok bere zerbitzua mantentzen badu 4-4tan jarriko da partidua.
- 13.23 - Esan bezala, Robredok zerbitzua mantendu du eta 4-4tan dago partidua. Interesgarria benetan bigarren set hau.
- 13.27 - 5-4 Verdascorentzat. Aukera ezinhobea dauka bigarren seta irabazteko eta partidua pil-pilean jartzeko.
- 13.33 - Aukera polita galdu du Verdascok seta irabazteko.
- 13.35 - Verdasco indartsu berriro ere 40-0 batekin. 6-5 berarentzat.
- 13.38 - Indar berdinarekin erantzun dio orain Robredok. Tie breakean sartu gara 1-1.

- 13.43 - 5-3 tie breakean Verdascorentzat.
- 13.49 - 8-7 tie breakean Robredorentzat. La Casillako ikusleak pil-pilean! 8-8 orain…ufa!
- 13.52 - Tie break berdinduta eta goi mailako tenisa Bilbon! Kriston jokaldia ikusi dugu eta jendea oso pozik ikusitako tenisarekin.
- 13.56 - Versacorentzat sakea eta seta irabazteko aukera…Verdascorentzat bigarren seta!! Zirraragarria benetan!
- 14.01 - Partiduaren azken set-an sartu gara.
- 14.05 – 2-0 Verdascorentzat.
- 14.13 - Partidua 2-1etan jarri da Verdascorentzat oraindik eta orain berak dauka sakea. (Interneteko arazoekin gabiltza berriro ere)
- 14.18 - Oso berdinduta dago bigarren seta eta nekea pixkana agertzen hari da bi jokalarien jokoan. 3-2 Robredorentzat.
- 14.29 - Hobeto dago orain Robredok pista gainean eta 5-2koa lortu dezake zerbitzua mantentzen badu.
- 14.34 - Azkenean, zerbitzua apurtu diote Robredori eta 4-3tan jartzen da bigarren set-a.
- 14.36 - Indartsu agertu da berriro ere Verdascoren jokoa eta 4-4ko berdintasuna lortu du. Partiduaren azken zatian sartu gara!
- 14.39 - Jende txistuka Verdascoren zenbait protestangatik. Robredok 5-4koa lortzen du eta Verdascoren zerbitzua apurtzen badu, bere eskuetan egongo da Bilkoko Masterraren lehen edizioa.
- 14.43 - Verdascok zerbitzua mantendu du kostata eta 5-5 ikusi dezakegu markagailuan
- 14.46 - Verdascok kalitatea atera du momentu juxtuan eta passing batekin 6-5a lortu du partiduaria buelta emanez. Aukera polita dauka orain partidua irabazteko!
- 14.48 - Joku hau partiduaren azken jokoa izan daiteke: 0/30 Verdascorentzat.
- 14.50 - FERNANDO VERDASCO TXAPELDUN! Masters Tenis Bilbao Bizkaiaren lehenengo edizioko irabazlea bilakatu da. Kalitatez beteko partidua ikusi dugu La Casillan eta orain sari banaketa egongo da Iñaki Azkunaren eskutik, Bilboko alkatea.
Eskerrik asko partidua jarraitzeko Kiroldegin sartu zareten guztioi!
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
