Traineruen San Miguel Liga

Asteburu honetan, arraunaren hitzordu berria izango dugu galiziako Moaña herrian egingo den estropadaren XXVII. ekitaldia dela eta.

Bi estropada jokatuko dira herri berean, larunbatean bata, igandean bestea, eta San Miguel Ligako ontziek Galizian egingo duten azken geltokia izango da. Larunbatez, eta arratsaldeko 6retan hasita, Ria de Vigo Sari Nagusia estropada hasiko da eta igande eguerdian (12:00) Fandicosta Sari Nagusiak hartuko du txanda.

Estropada bakoitza puntuagarria izango da San Miguel Ligako sailkapenari begira, baina Moañako herriko Bandera bi jardunaldietako denborak batuz erabakiko da: larunbatekoa eta igandekoa. Estropada zuzen-zuzenean eskainiko dute ETBk eta TVG Galiziako Telebistak, 17:30an, emakumezkoen estropada hastearekin bat.

Ontziek 5.556 metroko ibilbidea osatu beharko dute (hiru itsas milia), lau luze eta hiru ziabogekin. Gizonezkoen lehiaketan jokoan egongo da San Miguel Liga bera. Naturhouse Castrok sei puntuko alde mamitsua lortu du dagoeneko San Pedrorekiko, baina pasaitarrek eta Hondarribiak ez dute hain azkar amore eman nahi. Castro menderatu beharko dute Moañan Gipuzkoako bi ontziek, kantabriarrek sailkapenean ihes egin ez dezaten.

Estropada hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Samertolameu Meira, Tiran Pereira eta Zumaia Altuna y Uria ariko dira, San Miguel Ligako lehen bi estropadak jokatu ondoren 9. eta 12. postuen artean dauden ontziak.
  • 2. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean 5., 6., 7. eta 8. postuetan duaden ontziak lehiatuko dira elkarren aurka: Pedreña, Grupo Eibar Orio, Kaiku Ambilamp eta Zarautz Inmobiliaria Orio.
  • 3. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean buruan dauden lau klubek parte hartuko dute: Urdaibai Umpro Avia, Hondarribia, Naturhouse Castro eta San Pedro Ecolmare


Iturria |
Liga ACT

Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun