Pasa den asteartean, Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa amaitu zen Gasteizen eta zortzi egunetan zehar 3.600 ikuslek jarraitu zuten emanaldiak. Zinemaldia Artium Museoan eta Europa Biltzar-jauregian izan zen eta munduko leku ezberdinetako 20 lan baino gehiago aukeztu ziren.
Lan guzti hauetatik, hauek izan ziren mendi zinemaldiaren lehenengo edizioaren irabazleak:
Filmerik onena:
- Ritmo latino en la cara oeste
- Argentina 2007.
- Zuzendaria: Ramiro Calvo
- Ekoizpena: Old Fox Producciones.
Gizakia eta naturaren arteko oreka hoberen isladatzen duen flima:
- Tracce.
- Italia 2007.
- Zuzendaria:Marco Preti.
- Ekoizpena: Marco Preti.
Taldeko lanaren baloreak hoberen isladatzen duen filma:
- Sinfonia del Jannu.
- Rusia 2004.
- Zuzendaria: Andrei Pavlenko.
- Ekoizpena: Ivan Samoylenko.
Zorionak irabazle guztiei eta Mendi zinemaldiaren antolatzailei!
Iturria | Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren webgunea
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
