Apirilaren 17tik 19ra, Nazioarteko Rallyestone Rallyaren IV. edizioa egingo da. Aurtengo edizioak, 1.100 kilometroko ibilbidea egingo ditu eta etapa guztiak Bilbotik irten eta bertan amaituko dira.
Lasterketak izango dituen hiru egunetan, Araba, Gipuzkoa, Kantabria eta Burgosetik igaroko da eta dagoeneko, 75 parte-hartzaile eman dute izena Rallyan egoteko.
Hona hemen Nazioarteko Rallyestone Rallyaren IV. Edizioaren egitaraua:
Apirilaren 17a. OSTIRALA
- 09:00. Egiaztapen administratibo eta teknikoak BILBON.
- 13:00. BILBOKO Irteerako Parkean agertzeko azken ordua.
- 17:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 21:00. Neutralizazioa GERNIKAN.
- 23:00. Neutralizazioaren irteera.
Apirilaren 18a. LARUNBATA
- 02:30. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 11:30. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 13:30. Hirugarren atalaren amaierako neutralizazioa GASTEIZEN.
- 16:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera GASTEIZKO neutralizaziotik.
- 21:00. Neutralizazioa ZEANURIN.
- 23:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera neutralizaziotik.
Apirilaren 19a. IGANDEA
- 02:00. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 11:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 13:00. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 15:00. Sari-banaketa BILBON (Sheraton Hotela).
Iturria | Bilbao.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Nazioarteko Rallyestone Rallyaren IV. Edizioa [...]