Orozko Haranako IV. Mendiko Lasterketa

Bihar, ekainak 28, Orozko Haranako IV. Mendiko Lasterketa ospatuko da Orozkoko bizkaitar udalerrian. Lasterketaren irteera eta helmuga Orozkon bertan izango da eta 24 kilometroko ibilbidea izango duen froga goizeko 10:00etan hasiko da.

Lasterketan parte hartzeko mailak hauek izango dira:

  • Senior – 18 / 39 urte
  • Helduak A – 40 / 49 urte
  • Helduak B – 50 / 60 urte

Honetan partze hartzeko izen-ematea lasterketaren webgunetik egin daiteke zuzenean eta ordaindu beharko den kuota 20 eurotakoa izango da federatuentzat, 25 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.

Iturria | Orozko.org

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun