Osasunak Javier Calleja Revilla jokalari madrildarraren fitxajea itxi zuen pasa den astean Málaga CF klubarekin. Futbolariak konpromisoa hartu du Osasuna erakundearekin hurrengo bi denboraldietan aritzeko, eta kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera dago. Kontratua eteteko klausula sei milioi eurokoa izanen da.
Hauek izan ziren Javier Callejaren lehenengo hitzak fitxajea iragarri eta gero:
Lehenik eta behin eskertu nahi dut ni fitxatu nahi ninduten kluben interesa, eta bereziki, Osasunari eskertu nahi diot nire esker ona, azkenean berak lortu baitu. Klub zintzoa eta serioa da eta interes handia agertu du ni fitxatzeko. Osasunari buruz ditudan erreferentzia guztiek hagitz ongi hitz egin didate, bai klubaz, bai lan egitean duen seriotasunaz. Zaleak handiak dira; sufritzen badakite eta betiere taldea babesten dute, baldintzarik gabe
Iturria | Osasuna
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
