
Martxoak 27an, Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamazazpigarren edizioa egingo da. Lasterketa hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ospetsuenetako bat da eta ia edonork har dezake parte proban. Izan ere, maratoi-erdian korrika egiteko baldintza bakarra bete behar dute atletek: 16 urte edo gehiago izatea.
Aurreko edizioetan probak 1.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ditu. Hori gutxi balitz, jendetza pilatu ohi da kalean, oihu eta txaloekin korrikalariak animatzeko. Aurtengoan Rocio Rios Leongo atleta omenduko dute. Riosek Espainiako maratoi-erdiko marka hautsi zuen orain urte batzuk.
Iaz bezala, atletak Azkoitiko Julio Urkijo kaletik (Lidl supermerkatuaren ondoan) irtengo dira. Distantzia (21,9 kilometro) eta helmuga (Azpeitiko Loiola hotelaren alboan), ere, berean mantenduko dituzte. Ibilbidean zehar anoa-postuak jarriko dituzte, edari nahiz jatekoekin. Informazio gehiagorako, atxikitako dokumentuak ikusi.
Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia
Erlazionatutako sarrerak
Euskal Mendizale Federazioak, “Mendia, Elikadura eta Bidaia” ikastaroa antolatu du gai hauei buruzko iskaskuntzarako eta euskararen sustapenerako. Hitzaldiz eta ikus-entzunezko emanaldiaz osaturuko hiru jardunaldiak martxoaren 15ean, 16an eta 17an izango dira:
Martxoak 15 - Mendia
- Kirol Eskaladaren Kiroltze Prozesua
- Jon Beñat Agirre
Marxoak 16 - Elikadura
- Errendimendua hobetzeko elikadura kirol eta ariketa fisikoan
- Uguzne Badiola
Martxoak 17 - Bidaia
- Kirgizistan eta Kazajistan Txirringaz
- Koldo Zubizarreta
Hitzaldiak Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean izango dira, Polivalente Aretoan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den asteburuan, Boulder Ligako laugarren froga egin zen Gasteizko CC Hegoalden eta azken froga honekin txapelketaren irabazleak erabaki ziren. Hona hemen 2010eko Boulder Ligako txapeldunak:
ELITE - GIZONEZKOAK
ELITE - EMAKUMEZKOAK
SUB. 18 - GIZONEZKOAK
SUB. 18 EMAKUMEZKOAK
HERRIKOIA - GIZONEZKOAK
HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 13an, larunbata, Oñatiko Duatloiaren bederatzigarren edizioa egingo da Oñatin. Triatloia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta honetan parte hartzen duten kirolariek honako ibilbideari ekin beharko diote:
- 8 kilometro oinezko lasterketan.
- 40 kilometro txirrindulan.
- 4 kilometro oinezko lasterketan.
- Oñati, San Prudentzio, Bergara, Antzuola, Deskargako gaina, Legazpi, eta berriro Oñati.
Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, 25 eurotako kuota ordaindu behar izango da, eta froga honetan parte hartzeko federatuta egon behar da.
Iturria | Oñatiko Triatloi Taldea
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Datorren larunbatean, Martxoak 13an, Txingudi Hiria Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Hendaiako udalerrian. Froga hau arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta kirolariek 12,5 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Lasterketa, Bidasoa Atletiko Taldearen antolakuntzarekin egiten da eta Hendaia, Irundik eta Hondarribiatik igarotzen da. Izena emateko kuota 10 eurotako prezioa izango du aurretik ordaintzen bada eta 15 eurotako prezioa egunean bertan ordainduz gero. Herri lasterketa honetan parte hartzeko asmoa baduzue, hona hemen izena emateko lekuak:
- Irun: Base Leire Sport // Olamusu Kirolak
- Hendaia: Office de Tourisme
- Donostia: Apalategui Kirolak / Laister Kirolak / Robers
- Zarautz: Nere Sport
- Tolosa: Shanti Kirolak
- Ordizia: Base Vicuña Sport
- Beasain: Base Vicuña Sport
- Bilbao: Bikila Kirola - Fernández del Campo kalea, 15
- Iruinea: Zariquiegui Kirolak – Kale Nagusia, 25 // Atanasio Echarri Esparza - Estafeta
- Baiona: Peytavin Sport
- Maule: Roman Sport - 27 Rue Victor Hugo
- Donibane Garazi: Maya Sport 18 Avenue du Jai Alai
Iturria | Atletismobat
Erlazionatutako sarrerak