
Datorren asteburuan, Apirilaren 25tik 26ra, Araba Rugby Cup 09 egingo da Gasteizen. Nazioarteko Rugby Eskolen Topaketaren lehen edizioa da aurtengoa eta honetan Euskal Herriko, zein estatuko eta estatutiko kapon datozen rugby taldeak parte hartuko dute. Hona hemen Araba Rugby Cup 09an parte hartuko duten rugby taldeen izenak:
- Arrasate R.T
- Bera-Bera R.T
- Bilbao R.T
- El Salvador R.C
- Escola de Rugby Do G.D.S de Cascais
- Gaztedi R.T
- Hernani R.T
- La Única R.T
- Ordizia R.T
- Saint-Palais / Sauveterre
- VRAC Valladolid
Larubatean goizeko 10:00etatik aurrera egingo diren partiduak Olaranbe eta Gamarrako Udal instalazioaetan izango dira eta Igandean berriz, Lakua eta Gamarrako udal instalazioak.
Informazio gehiago | arabarugbycup.blogspot.com
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, Apirilak 18, Athletic eta Deportivoren arteko partidua jokatuko da. Partidua arratsaldeko 20.00etan izango da San Mames futbol zelaian eta epaile moduan Clos Gómez egongo da. Hona hemen bi taldeen hasierako hamaikakoa:
- Athletic: Iraizoz, Iraola, Etxeita, Ustaritz, Koikili, D. López, Orbaiz, J. Martinez, Yeste, Llorente eta Velez.
- Deportivo: Aranzubia, Filipe, Z. Castro, D. Colotto, Laure, J. Rodriguez, Guardado, Verdú, A. Tomás, P. Álvarez eta Lassad.
Erlazionatutako sarrerak

Red Bull taldeko Vettelek lortu du gaur Txinako Sari Nagusiaren polea, Fernando Alonsok bigarren postua irabazi duen bitartean. Bat Formulako hirugarren hitzordu honetan, Red Bull taldea izan dugu protagonista nagusia polearen lehen eta hirugarren postua lortu ondoren, azken hau Webber pilotuarentzat, autoan difusore ospetzua erabili gabe. Alonso berriz, mekanikariek jarri dioten difusore berriarekin, denboraldiaren posturik onena lortu du eta biharko lasterketan zerbait egiteko aukera izango du.
Hona hemen biharko lasterketan pilotu bakoitzeko kokapena nola izango den:
LEHENENGO LERROA
- Sebastian Vettel (GER) RBR RB5 Renault 1:36.184
- Fernando Alonso (ESP) Renault R29 1:36.381
BIGARREN LERROA
- Mark Webber (AUS) RBR RB5 Renault 1:36.466
- Rubens Barrichello (BRA) Brawn GP BGP001 Mercedes 1:36.493
HIRUGARREN LERROA
- Jenson Button (GBR) Brawn GP BGP001 Mercedes 1:36.532
- Jarno Trulli (ITA) Toyota TF109 1:36.835
LAUGARREN LERROA
- Nico Rosberg (GER) Williams FW31 Toyota 1:37.397
- Kimi Raikkonen (FIN) Ferrari F60 1:38.089
BOSGARREN LERROA
- Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/24 Mercedes 1:38.595
- Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR3 Ferrari 1:39.321
SEIGARREN LERROA
- Nick Heidfeld (GER) BMW Sauber F1 09 1:35.975
- Heikki Kovalainen (FIN) McLaren MP4/24 Mercedes 1:36.032
ZAZPIGARREN LERROA
- Felipe Massa (BRA) Ferrari F60 1:36.033
- Kazuki Nakajima (JPN) Williams FW31 Toyota 1:36.193
ZORTZIGARREN LERROA
- Sebastien Bourdais (FRA) Toro Rosso STR3 Ferrari 1:36.906
- Nelson Piquet (BRA) Renault R29 1:36.908
BEDERATZIGARREN LERROA
- Robert Kubica (POL) BMW Sauber F1 09 1:36.966
- Adrian Sutil (GER) Force India VJM02 Mercedes 1:37.669
HAMARGARREN LERROA
- Timo Glock (GER) Toyota TF109 1:36.066
- Giancarlo Fisichella (ITA) Force India VJM02 Mercedes 1:37.672
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 10an, Nazioarteko Martín Fiz Maratoiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko hirian. Irteera Olagibel kaletik egingo da (korreos eraikinetik) goizeko 9:30etatik aurrera eta helmuga Dato Kalen izango da (Espainiako Plazan).
Maratoian parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta Maitzaren 2an itxiko da kuota ordaintzeko epea; Apirilaren 17arte 30 eurotako prezioa izango du eta Maiatzaren 18tik 2ra bitartean 40 eurotako prezioa.
Gainera, nazioarteko maratoia dela eta, egun berean 10 kilometroko Herri Lasterketa (9:30etan)eta aurrentzat zuzendutako 1,1 kilometroko Maratoi Txikia egingo da (10:30etan).
Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 19an, Igandea, Ubideko Bira mendi martxaren edizio berria egingo da. Mendizaleen hitzordu polit hau, Ubideko udalerriaren herriko plazatik hasiko da goizeko 8.30etan eta bi ibilbide ezberdin egiteko aukera izango dugu gure prestakuntzaren arabera:
- Ibilbide Luzea: 30 kilometro.
- Ibilbide Laburra: 18 kilometro.

Mendi martxa honetan parte hartzeko kuota 5 eurotako prezioa izango du eta izen ematea Ubiden bertan egiteko aukera egongo da. Izena ematerakoan, parte-hartzaile bakoitzak martxa amaieran egingo den zozketa batean parte hartzeko zenbakia jasoko du. Saria Ubideko produktuen otzara izango da, beraz, hasieran jasotako zenbakia antolatzaileei ematea ez ahaztu honetan parte hartzeko.
Azkenik, frogra amaitzean Ubideko Bira 2009ko edalontzia oparituko da parte-hartzaile guztiei eta indarrak berreskuratzeko, primerako hamaiketakoa izango da dohan.
Informazio guztia | Ubideko Bira
Erlazionatutako sarrerak