Athleticek maiatzaren 13ko Kopako finalean erabiliko duen kamiseta berezia aurkeztu du gaur San Mames futbol zelaian. Hona hemen gaur goizeko argazki bat:

Partiduan jantziko duten kamiseta ofialaz aparte, Koparen inguruko beste jarriko dute salgai. ¿Zer deritzozue? Egia esan, ez dago aldaketa handirik…Dirua lortzeko idea ona…?
Iturria | El Correo Digital
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 17tik 19ra, Nazioarteko Rallyestone Rallyaren IV. edizioa egingo da. Aurtengo edizioak, 1.100 kilometroko ibilbidea egingo ditu eta etapa guztiak Bilbotik irten eta bertan amaituko dira.
Lasterketak izango dituen hiru egunetan, Araba, Gipuzkoa, Kantabria eta Burgosetik igaroko da eta dagoeneko, 75 parte-hartzaile eman dute izena Rallyan egoteko.
Hona hemen Nazioarteko Rallyestone Rallyaren IV. Edizioaren egitaraua:
Apirilaren 17a. OSTIRALA
- 09:00. Egiaztapen administratibo eta teknikoak BILBON.
- 13:00. BILBOKO Irteerako Parkean agertzeko azken ordua.
- 17:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 21:00. Neutralizazioa GERNIKAN.
- 23:00. Neutralizazioaren irteera.
Apirilaren 18a. LARUNBATA
- 02:30. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 11:30. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 13:30. Hirugarren atalaren amaierako neutralizazioa GASTEIZEN.
- 16:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera GASTEIZKO neutralizaziotik.
- 21:00. Neutralizazioa ZEANURIN.
- 23:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera neutralizaziotik.
Apirilaren 19a. IGANDEA
- 02:00. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 11:00. Lehenengo parte-hartzailearen irteera BILBOTIK.
- 13:00. Lehenengo parte-hartzailea BILBORA helduko da.
- 15:00. Sari-banaketa BILBON (Sheraton Hotela).
Iturria | Bilbao.net
Erlazionatutako sarrerak

Apirialk 19an, Igandea, Berako Mendi Maratoi Erdiaren bosgarren edizioa egingo da Manttale Mendi Lasterketa taldearen antolakuntzaz. Froga honetan parte hartuko duten kirolariek 21150 metroko ibilbideari eutsi behar izango diote, 9,72 Km igoeran eta 10,96Km jeitsieran.
Lasterketa goizeko 9:30etan hasiko da Berako kiroldegitik eta federatuta nahiz federatu gabeko korrikalarei zabalduta egongo da. Gainera, aurtengo edizio honetan, 15-17 urteko gazteentzat zuzendutako 6,6 kilometroko lasterketa egongo da eta helduen lasterketa baino 5 minutu beranduago egingo da.
Iturria | Manttale Mendi lasterketa taldea
Erlazionatutako sarrerak
Datorren Igandean, Apirilak 19, Bat Formulako hitzordu berria izango dugu Txinako Sari Nagusiarekin. Txapelketaren hirugarren lasterketa honetan parte hartuko duten pilotuak 5,451 kilometroko 56 bira eman beharko diote Shangaiko zirkuitoari eta praktika saioak ostiralean hasiko dira goizeko 04:00etatik aurrera (hemengo ordua).
Sailkapenetarako saioak larunbatean izango dira goizeko 8:00etan eta lasterketa bera, Igandeko 09:00etan.

- Kilometroak: 5,451
- Birak: 56
- Ibilbide osoa: 305,256 kilometro
- Birarik onena: Michael Schumacher - 1:32.238 (Ferrari, 2004)
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, Apirilak 18, Gernikako Hiria Nazioarteko XIV. Sprint Duatloia egingo da Bizkaiko udalerri honetan. Gernikako Urdaitri talde lokalak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutatako froga honetan parte hartuko duten kirolariak, 5 kilometroko ibilaldia egin beharko dute oinezko lasterketan, 24 kilometro bizikletan eta amaitzeko beste 2,5 kilometro oinezko lasterketan.
Froga hau Euskal Herriko duatloi zirkuitoari dagokionez zortzigarren proba puntuagarria da eta Gernika eta Urdaibaiko biosfera erreserba izango du eszenatoki moduan. Emakumezkoen lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta Gizonezkoen irteera berriz, arratsaldeko 16:30tan.
Informazio guztia | Asfedebi
Erlazionatutako sarrerak