
Larunbat honetan, otsailak 6, 2010eko Boulder Ligako bigarren froga egingo da Gasteizko K2 gimnasioan goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizko ibili!
Ligako lehen frogan IƱaki Arantzmendi eta Jon Ferrero izan ziren irabazleak gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Euskal surf zirkuituak Mundakan izango du azken proba, otsaileko astebururen batean, baldintza onenak ematen diren egunetan. Bertan bilduko dira euskal zirkuitoetan parte hartu duten onenak, 2009ko zirkuitoa amaitzeko falta den proba bakarra da. EHSF, Mundaka Surf Taldea, eta Udaletxearen arteko hainbat elkarrizketen ondoren, akordio honetara iritsi dira.
Federazioak ostegunero iragarriko du txapelketa asteburu horretan egingo den ala ez.
Iturria | Eitb.com
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 7an, urtero egiten den Euskal Mendizale Federazioaren Mendiko Eskiko Zeharkaldia egingo da. Egun horretarako, baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dute honetan parte hartzen dutenek.
Hona hemen Euskal Mendizale Federazioak bidalitako informazioa:
TOKIA: Zuriza (Pirinioak).
SARRERA:
Aurten ere zuei, mendiko eskia leku zabaletan eta presarik gabe egitea gustuko duzuen mendizale eta eskiatzaileei, EMFren Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia egiteko gonbita egin nahi dizuegu; baldintzak oso onak izango direla aurreikusten da, eta, beraz, Zurizako haranean mendiko eskia eginez egun eder bat igarotzeko aukera izango dugu.
AURREIKUSITAKO IBILBIDEA:
Linza ā Linzako lepoa ā Petrechema 2360 m ā Ansoko mendatea ā Mallo de Acherito 2362 m ā Huertoko lepoa ā Foya del Ingeniero ā Linza.
IZENA EMATEKO KUOTA:
Parte hartzaile bakoitzak 40,00,-ā¬. ordaindu behar ditu; prezioan afaria, Zurizako kanpineko ostatua (BEHARREZKOA DA LO ZAKUA ERAMATEA), gosaria eta azken bazkaria sartzen dira. Zeharkaldian parte hartuko duten guztiek opari bat jasoko dute. Martxoaren 6ko (larunbata) afaria 20:30ean izango da; hurrengo eguneko gosaria, goizeko
7:00etan, eta bazkaria, zeharkaldia amaitutakoan: 2010ko martxoaren 7an, igandean, 14:30ean.
BESTELAKOAK:
Izen-abizenak, taldearen izena eta federatu lizentziaren zenbakia. Banku transferentzian honako hau zehaztuko da: Euskal Mendizale Federazioa ā Mendiko Eskiko XXXIII. Zeharkaldia. Banku transferentziaren kopia bat bidali behar da honako helbide honetara:
IZEN EMATEAK:
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Anoeta Pasealekua, 24
Tel.: 943.47.42.79 Faxa: 943.46.24.36
20.014 DONOSTIA
E-maila: emf.donosti@emf-fvm.com
www.emf-fvm.com
GIPUZKOA-DONOSTIA KUTXA: KONTU ZK.: 2101.0081.11.0012018305
Azken orduko ezustekoak saihesteko, izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da.
Eskatutako guztia jaso arte ez da izen ematea aintzat hartuko.
GEHIENEZ ERE 80 PERTSONAK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE.
Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak 2010eko Iraupen Luzeko Ibilaldien behin-behineko egutegia zabaldu du jada. Beraz, hauxe da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 9. zirkuituaren egitaraua:
ARABA
- Maiatzak 15 - Manu Yanke
- Maiatzak 23 - Gasteiz M.T
- Maiatzak 29 - Palomares/Basati (TRAVESIA SIERRA DE CANTABRIA)
BIZKAIA
- Maiatzak 2 - Balmaseda M.T (MARCHA DE FONDO VILLA BALMASEDA)
- Maiatzak 16 - Ganerantz M.T (IRAUPEN IBILALDIA JOSEBA ROMAĆA J.R.)
- Maiatzak 22 - Karrantza Harana (MARCHA DE MONTAĆA KARRANTZA HARANA)
- Maiatzak 30 - Ganguren M.T (GURUTZETAKOAK)
- Ekainak 20 - Sollube 707 M.T (BERMEOKO ERMITXEN MARTXA)
- Urriak 3 - Itxinape M.T (OROZKO HARANA)
GIPUZKOA
- Martxoak 28 - Aizkardi M.T (AIZKARDI IBILALDIA)
- Apirilak 11 - Euskalduna M.T (ANDOAINGO IBILALDIA)
- Apirilak 18 - Pagoeta M.T
- Maiatzak 22 - Oargi M.T
- Ekainak 6 - Fortuna M.T (70 TRAVESĆA)
- Ekainak 13 - Aitzkorri M.E
IPARRALDE
- Ekainak 6 - Axuria M.E
- Uztailak 18 - Atsulai T. (XARETA OINEZ)
- Urriak 10 - Makea
NAFARROA
- Apirilak 10 - Altsasuko Mendigoizaleak (IRU MENDI ZERRAK II MARTXA)
- Apirilak 24 - Iratxo M.E (SAKANAKO IBILALDI HAUNDIA)
- Maiatzak 8 - Trinkete M.T (ALAITZKO IBILALDIA)
Erlazionatutako sarrerak

Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak 2010eko Ikastaro Ofizialen Egutegia argitaratu du. Ikastaro hauekin izotz eskaladan, mendiko eskian edota glaziare alpinismoan murgiltzeko aukera izango dugu:
- Izotz Eskalada - Otsailak 6, 7
- Mendiko Eskia - Otsailak 13, 14, 20, 21
- Elur mota guztiak jaisteko teknikak - Otsailak 27, 28
- Gipuzkoako Mendizale Federazioaren Eski Zeharkaldia - Martxoak 13, 14
- Mendiko Eskia - Martxoak 20, 21
- Glaziare Alpinismoa - Apirilak 17, 18
- Kirol Eskalada - Maiatzak 8, 9
- Glaziare Alpinismoa - Maiatzak 15, 16, 22, 23
- Erreka Zintzurrak Jaitsi - Ekainak 5, 6
- Espeleologia - Ekainak 19, 20, 26, 27
- Abentura Eremuko Eskalada - Uztailak 3, 4
- Kirol Eskalada - Uztailak 10, 11
- Kirol Eskalada - Irailak 4, 5
- Abentura Eremuko Eskalada - Iraila 11, 12
- Mendiko Orientazioa - Iparorratzez - Urriak 2, 3
- Mendiko Orientazioa - GPSz - Urriak 16, 17
- Glaziare Alpinismoa - Abenduak 11, 12
Informazio guztia | Gipuzkoako Goi Mendi Eskola
Erlazionatutako sarrerak