14
Abe
Egilea janirefragua
Bartzelonak irabazi du 2-0 ligako klasikoa. Ezustekoa? ez; inorentzat. Talde katalanak garaipena lortzeko modua agian bai. Izan ere, 83 minutu behar izan ditu Barçak markagailuan aurrea hartzeko. Gaurko neurketan atezainak izan dira protagonista. Casillasek penalti jaurtiketa bat gelditu dio Eto’ori, kamerundarrak ondoren itzuli dion arren, eta Valdesen Real Madrilen gola ekidin du. Juande “efektuak” ez du eraginik izan Camp Nou futbol zelaian.
Guardiolaren mutilak nagusi izan dira lehen zati osoan baina Real Madrilek izan du lehen 45 minutuetako aukerarik garbiena. Drenthe Valdesen aurrean gelditu da bakar-bakarrik baina Valdes atezainak holandarraren jaurtiketa gelditu du.
Hori gertatu aurretik, talde bakarra ikusi da zelaian. Barçak goitik ekin dio presioari eta Juande Ramosen taldeak ezin izan du baloia jokatu. Bigarren minutuan ukitu du Leo Messik baloia aurrenekoz eta harmailetan zurrumurrua piztu da. Argentinarrak arriskua eraman du behin eta berriz eskuin hegaletik, baina Casillas aurkitu du aurrean. Bartzelonaren lehen aukera atezain madrildarrak gelditu du. Nagusitasun osoz, etxekoak etengabe saiatu dira baloia sarera eramaten. Messi, Eto’o eta Henry gora joan dira, baina ligako liderrak ez du azken pasean asmatu.
Tartean, madrildarrek markagailuan aurrea hartzeko parada izan dute kontraeraso pare baten bitartez, baina Barçaren defentsa bikain aritu da gaurko norgehiagokan. Guardiolak agindutako presioa hutsuneak utzi ditu atzean eta 26. minutuan Drentheren aukera. Valdes ikusgarri.
Real Madril gogotsu
Gezurra badirudi ere, golik gabe amaitu da lehen zatia. Aldageletatik bueltan, talde madrildarra gogotsuago zelairatu da baina sustoa Eto’ok eman du. Bere jaurtiketa indartsua gutxigatik joan da gora.
Bigarren zatian, indarrak parekatu dituzte bi taldeek eta joan eta etorriko neurketa bihurtu da. Partiduko jokaldi erabakigarria 23. minutuan iritsi da. Salgadok penaltia egin dio Busquets gazteari. Eto’ok bere gain hartu du erantzukizuna, baina huts egin du. Asmatu dio Casillasek kamerundarrari. Atezain-aurrelari bikotearen arteko harremanak bigarren kapitulua bizi izan du 3 minutu geroago, eta oraingoan ere, madrildarra garaile. Hirugarrenean, ordea, ez du barkatu ligako “pitxitxiak”. 38.ean Puyolek buruz baloia utzi dio Eto’ori area barruan eta oraingoan ez du barkatu aurrelariak. 1-0 eta zoratu egin da Camp Nou.
83 minutu behar izan ditu Guardiolaren taldeak markagailuan aurrea hartzeko eta 7 minututan, bi gol. Messi, gaur egun, munduko jokalaririk erabakigarriena dela erakutsi du eta maisuki gainditu du Casillas neurketako azken minutuan.
Amaieran, 2-0 Camp Nou futbol zelaian; Bartzelona liderrago eta Real Madrid 12 puntura.
Erlazionatutako sarrerak

Tommy Robredo izango da bihar Verdascoren aurka jokatuko duena Masters Tenis Bilbao Bizkaiako txapelduna bilakatzeko. Bigarren finalerdietako partidu hau oso berdinduta egon da, kalitatez betea eta hiru set eta tie break bat egon behar izan da partidua amaitzeko.
Partidu amaiera “arraroa” izan dela esan dezakegu azken setaren tie breakean Ferrerok amore eman behar izan duelako fisikoki azkenetan zegoelako. Partidu polita eta zirraragarria benetan eta bihar finala goizeko 12.00etan Robredo eta Verdascoren artean.
Erlazionatutako sarrerak

Goizean esan dugun bezala, finalerdietako lehen partidua Nicolas Almagro eta Fernando Verdascoren artean izan da. Partiduaren lehen setan, Verdasko izan da jaun eta jabe 6-0 ko emaitzarekin, Almagrori inolako aukerarik eman gabe.
Bigarren seta berdinduagoa hasi da, baina Almagrok huts gehiegi egin ditu eta kontzentrazioa galdu du momentu askotan . Gainera, Verdasco fisikoki oso indartsu ikusi dugu eta bigarren seta berarentzat izan da 6-3ko emaitzarekin.
Fernando Verdasco –Nicolás Almagro
- Set-a: 6-0
- Set-a: 6-3
Erlazionatutako sarrerak

Masters Tenis Bilbao Bizkaia-ren finalerdiak arratsaldeko 16.00etan hasiko dira atzoko final laurdenetako partiduen ostean:
- 16.00h - Nicolás Almagro - Fernando Verdasco
- 18.00h - Tommy Robredo - Juan Carlos Ferrero
Erlazionatutako sarrerak

Esan bezala, Kiroldegik Masters Tenis Bilbao Bizkaian egon da arratsalde honetan eta nahiz eta pixkat berandu heldu, Tommy Robredo eta Marcel Granollers-en arteko partiduaren amaiera ikusteko aukera izan dugu La Casillan.
Finale laurdenetako lehen partidua Tommy Robredorentzat izan da 6-3 eta 6-3 ko emaitzarekin.
Finale laurdenetako bigarren partidua Nicolas Almagro eta Guillermo Garcia Lopez-en artean izan da. Egia esan, partidu polita izan da eta nahiz eta hasierako hiru jokuetan Almagro oso indartsu egon (3-0), lehenengo set-a 7-5 eko emaitzarekin amaitu da.
Bigarren set-an partiduaren puntu politenak ikusi ditugu dudarik gabe eta oso berdinduta egon da. Dena den, partiduaren azken zatian Almagrok berriro berrezkuratu du hasierako indarra eta azken joko luze baten ondoren, bigarren set-a eta partidua irabazi du.
Arratsaldeko hirugarren partiduan, oso indartsu atera da Verdasco 5-0 bat 20 minuto baino gutxiagotan lortuz eta Montañesesen zerbitzua bi aldiz segiduan apurtuz. Verdascok beti nagusi izan da lehenengo set-an eta Montañesek ezin izan du ezer egin, pilotaren atzean egon besterik ez.
Bigarren set-a 18.00etan hasi da eta arrazoi honegatik jende gehiago eta gehiago hurbilduz joan La Casillara da lanetik irten ahala. Partiduaren bigarren zati honetan lehenengoan baino berdintasun gehiago egon da. Hala ere, naiz eta Montañesek hobeto jokatu, Verdaskok, berriz ere, Montañesen gainetik pasa da 6-4 ko emaitzarekin. Amaitzeko, publikoaren obazio handi bat Verdascorentzat.
Azkenean, final-erdietako azken partiduan sartu gara David Ferrer eta Juan Carlos Ferreroren arteko borroka ikusteko, agian arratsaldeko partidurik interesgarriena.
David Ferrer-ek izan da partidua zabaldu duena eta hasieratik nabaria izan da bi jokalarien maila altua txapela kentzeko moduko jokaldiak jorratuz. Lehen set honetan oso berdinduta egon dira biak eta emaitza 6-4 izan da, laugarren jokoan Ferrerok David Ferrer-en zerbitzua apurtu ondoren.
Partidua hasi eta 37 minutu geroago, bigarren set-a abian jarri da lehenengoaren parekotasuna mantenduz. Azkenean, eta asko kostata, tie break-era heldu dira eta hemen Ferrero izan da indar gehien izan duena partidua irabazteko.
Hau izan da dudarik gabe laurdenetako partidurik ikusgarri eta politena.
FINAL LAURDENETAKO EMAITZAK:
Tommy Robredo – Marcel Granollers
- Set-a: 6-3
- Set-a: 6-3
Nicolás Almagro – Guillermo Garcia Lopez
- Set-a: 7-5
- Set-a: 6-4
Iraupena: 1h 20m
Fernando Verdasco – Alberto Montañes
- Set-a: 6-0
- Set-a: 6-4
Iraupena: 1h
David Ferrer - Juan Carlos Ferrero
- Set-a: 6-3
- Set-a: 6 – 6 (tie break Ferrero)
Iraupena: 2 h
Erlazionatutako sarrerak