
Pakea Bizkaiaren web gunean irakurri dezakegunez, Unai Basurtok arazo batzuekin topatu da gaur:
Unai Basurkok (PAKEA BIZKAIA) zarata handi bat entzun du gaur goizaldean zehar. Dena ondo zegoela egiaztatzera atera denean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat erauzita zegoela konturatu da.
Momentu hauetan 50eko norabidea egiten ari da Santa Helenako antizikloirantz. Konponketa konplikatu bat denez, Unaiek parte meteorologikoa begiratu behar du orain, dagoen lekuan haize ugari baitago eta ezin du ontzia bertan gelditu kalteak estimatu ahal izateko.
PAKEA BIZKAIA hego Atlantiko erdian dago, hego Amerikako eta Afrikako kostetatik ia distantzia berean, zehazki Ciudad del Cabotik 1730 miliatara.
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez
Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioiak “Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren” lehen edizioa hartuko du abenduaren 11tik 14ra bitartean. Bilbon egiten den lehenengo edizio honetan Tenista Profesionalen Elkartearen ranking-ean (ATP) hoberen sailkatutako zortzi tenislariak izango dira.
La Casilla-ko pistan, David Ferrer, Fernando Verdasco, Juan Carlos Ferrero, Tommy Robredo, Nicolas Almagro Albert Montañés, Marcel Granollers eta Guillermoa García López-ek ikusteko aukera izango dugu eta partiduak abenduaren 11n hasiko dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterra-ren web gune ofizialan sar zaitezte.
Iturria | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu!

Ekin, ukan, ekin! Kutsa zaitez!
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez
02
Abe
Egilea janirefragua
José Manuel Esnal “Mané”k Espanyol entrenatuko du 2008-09 denboraldia bukatu arte. Sportingen aurkako porrotaren ostean, Bartolomé Márquez talde katalanaren entrenatzailea kargutik kendu zuten eta Balmasedakoak bere lekua hartuko du.
Manék Lleida, Mallorca, Alaves, Levante eta Athletic entrenatu ditu. Bere azken aulkia San Mamesekoa izan zen. 2006-07 denboraldian Sarriugarte ordezkatu zuen Athleticen zuzendaritzan.
Eskarmentua dauka bizkaitarrak lehen mailan, baita egoera zailenei buelta ematen ere. Espanyol dinamika kaskarrean sartuta dago; 4 porrota jarraian jasotzeaz gain, sailkapeneko 17garren postuan dago eta perikitoen aldagelan iazko denboraldiaren mamuak agertu dira berriz ere.
Asteazkenean aurkeztuko dute Mané eta gogotik egin beharko du lan entrenatzaile bizkaitarrak Espanyol beheko postuetatik ateratzeko.
Erlazionatutako sarrerak
02
Abe
Egilea janirefragua
Lehen mailako euskal derbia berriz bizi izango da Kopako final zortzirenetan. Gaur goizean Madrilen egin den zozketaren ondorioz, Osasunak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte urtarrilaren 7an Irunean, eta astebete geroago San Mamesen.
Lehian dagoen beste euskal taldeari dagokionez, Real Unionek Betis hartuko du Stadium Galean final zortzirenetako joaneko neurketan.
Honako hauek dira 2008-09 Kopako final zortzirenak:
Poli Ejido - Espanyol
Racing - Valentzia
Sporting - Valladolid
Real Union - Betis
Sevilla - Deportivo
Atletico - Bartzelona
Osasuna - Athletic
Mallorca - Almería
Final laurdenetan, Athleticek edo Osasunak Sporting-Valladolid kanporaketaren irabazlearen kontra jokatuko du. Real Unionek aurrera egin ezkero, Mallorca edo Almeria izango luke aurkari hurrengo kanporaketan.
Erlazionatutako sarrerak