Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirola, Futbola, Mendia. Kiroldegi - Part 89

Datorren igandean (Azaroak 30) Santurtzitik Bilbora deituriko herri-lasterketa egingo da goizeko 11:00etatik aurrera.

Santurtzitik Bilbora Santurtziko Kiroldegitik irtengo da eta Santurtzitik, Portugaletetik, Sestaotik eta Bilbotik igaroko du bere 16 kilometrotan.

Lasterketa hau “Club de Atletismo Santurtzi”-ren eskutik dator eta aurtengoa 20. edizioa izango da.

Informazio gehiago | Santurtzitik Bilbora herri-lasterketa

Erlazionatutako sarrerak


Club Vasco de Camping eta Donostia Kulturak antolatuta “Mendi Astea” ospatuko da Okendo Kultur Etxean. Jardunaldi hauetan mendia eta naturari buruzko ikus-entzunezkoak proiektatuko dira, programazio ezberdinetan.

Sarrera doakoa izando da eta ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Okendo Kultur Etxean (Nafarroako hiribidea, 7. Gros auzoa).

Hau izando da Mendi astearen egitaraua:

Azaroak 25, asteartea

  • Ikus-entzunezkoa: “Aire-Airean”
  • Egilea: Ramon AGIRRE “MARRON”.

Parapenteak ahalbidetzen du gizakiaren hegan egiteko ametsa gauzatzea. Ramon Agirre Marronen bideo-proiekzioan Broad Peak (8047 m) mendiaren egoera eta jaitsiera ikusgarriak ikusiko ditugu.

Azaroak 26, asteazkena:

  • Ikus-entzunezkoa: “Kilimanjaro”
  • Egilea: Antxon Egizabal.

2007ko urrian Antxon Egizabalek Machame ibilbidetik igo zuen Afrikako mendirik garaiena, Kilimanjaro.

Azaroak 27, osteguna:

  • Ikus-entzunezkoa: “Pirinioetatik HimalaiarA/ De los Pirineos al Himalaia”
  • Egilea: Antxon Iturriza.

Euskal Herriko mendizaletasunaren historia 1936ko gerra ondoren 1980ra arte, Everest igo zen urtera arte.

Informazio gehiago | Donostiako Udala

Erlazionatutako sarrerak

iurbentia Bilbao Basketen zale guztiak gaurko data betirako gogoan izango dute. Gaur, azaroak 25,  talde bizkaitarra lehenengo aldiz europear txapelketan arituko da Hemofarm talde serbiarra aurrean izanik. Printzipioz Balkanetako taldea Eurocup H multzoko aurkari gogorrena izango da.

La Casilla seguruenik beteta egongo da 19:30tan (100 sarrera libre), besteek ETB1ten ikusteko aurkera izango dugu.

Erlazionatutako sarrerak

Rokocevic MVP

Tau Baskoniako hegala azken asteko jokalaririk onena izan da azken astean. Igor Rakocevic azken asteko bi jaurdunaldietako MVP izendatua izan da. Ostegunean DKVren aurka jokatutako partidan 33 puntuko balorazioa lortu zuen (24p. 5 as. 3 l.b.), hori gutxi ez izanda, igandeko partidaren atsedenaldirako 31 puntuko balorazioa zeukan, 32 punturekin (25p. 5 as.) bukatuz bakarrik 22 minututan Murtziaren aurka.

Denboraldi honetan Rakocevic Tau Ceramicako funtsezko jokalarian bihurtu da, Prigioni eta Splitterrek eduki dituzten lesioak ondoren. ACB ligan balorazio alorrean bigarrena (23,6) dijoa eta saskiratzaile (21,1) honena da estatuko ligan jokatzen duenetik bere denboraldi honena osatuz.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek jeitsiera postuetatik irteteko aukera galdu du gaur Riazorren hiru puntuak A Coruñan utzita. Caparrosen mutilek gola egiteko aukera anitz izan dituzte baina Deportivo finago ibili da ateari begira eta 3 eta 1 menderatu du talde zurigorria. Dani Aranzubiak, gainera, penalti bat gelditu dio Andoni Iraolari lehen zatiko 24. minutuan.

Athleticek noraezean jarraitzen du BBVA ligan. Gol aukerak sortu, sortzen ditu, baina baloia sarera eramateko zailtasunak ditu. Eta ez hori bakarrik; atzealdean ere, makal dabil Bilboko taldea. Defentsaren huts baten ondorioz iritsi da, hain zuzen ere, Deporren lehen gola. Verdúk falta bat atera eta Iraizozen aldaratzea barrura bidali du Ze Castrok. Defentsa lotan harrapatu du atzelari portugaldarrak.

Handik 4 minutura, zurigorrien erantzuna. Epaileak Llorenteri egindako penalti bat ikusi du area barruan, baina Iraolak ez du asmatu. 8 urte eman ditu Aranzubiak usurbildarrarekin Athleticeko lehen taldean eta atezainak baloia kornerrera bidali du. Alferrik galdu dute Caparrosen mutilek neurketa berdintzeko aukera.

Deportivo suspertu egin da horren ondorioz eta behin eta berriz eraman du arriskua Iraizozen ate ingurura. Dena den, bikain ibili da gaur atezain nafarra eta 26.ean, Ocioren huts galantaren ostean, bi geldiketa ikusgarri egin dizkio Andres Guardado mexikarrari. Hurrengoan, ordea, ezin izan du ezer ez egin Gorkak. Bodipo ezker hegaletik sartu da eta Amorebieta zuzen joan da aurrelariaren bila. Iurretakoak burua galdu du behin ere. Penaltia Deporrentzat eta Verdúk ez du hutsik egin. 2 eta 0ekoa Lotinaren taldearentzat.

Atsedenaldian Caparros Etxeberria zelairatu du Garmendiaren ordez eta Athletic gogotsuago irten da bigarren zatiko aurreneko minutuetan. Llorentek aldea murrizteko aukera pare bat izan ditu, baina ezin asmatu. Zurigorriek jo eta ke jarraitu dute eta ekinearen ekinez, gola iritsi da. 71. minutuan Orbaizen erdiraketa batek Javi Martinezen burua aurkitu du: 2 eta 1 markagailuan.

Golak indarra eman dio talde bilbotarrari eta berdinketa eskuratzeko zorian izan da, baina Llorentek egindako jaurtiketa batek Javi Martinezen gorputzean jo du atera zihoanean. Hori izan da Athleticek puntu bat eskuratzeko izan duen azkena. Gora joan da Athletic eta Deportivok kontraerasoan ustekabean harrapatu du Ibaiganeko taldea: 3 eta 1ekoa eta etxera.

Lehen mailako sailkapeneko 18. postuan jarraitzen du Caparrosen taldeak. Puntuak 3na lortu behar dira egoera horri lehenbaitlehen buelta emateko.

Erlazionatutako sarrerak