Tau baskoniako Pete Mickeal hegala hiru aste zelaien kanpoan gelditu beharko da bere ezker belaunaren lesioa dela eta. Azken denboraldiko ACB finalen MVPa izana bost partida galduko ditu errekuperazio epeak betetzen badira, Euroligako bi (Alba Berlin eta Lottomatica Roma) eta estatuko ligako beste hiru (Cajasol, Joventut eta Murtzia).
Zoritxarreko albistea baskoniako zaleentzat, denboraldi honetan ia partida guztietan jokalariren bat jolastu ahal izan gabe ikusi baitute. Nahiz eta hainbeste arazo jaso izan, Euroligako bi partidak irabazi dituzte eta ACB ligan bat bakarrik galdu dute (Donostian), beste bost irabaziz.
Gaur gaueko partidan (Etb1 20:30) Alba Berlin izango dute arerio eta printzipioz, arazo gehiago ez badute jasatzen bakarrik Mickeal ez du jokatuko.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:

[...] txikia (1,88) Phoenix Suns taldearekin aurredenboraldia osatu eta gero talderik gabe zegoen. Pete Mickealen lesiosa dela eta gasteizterrek Hiten fitxaketa gauzatu dute hilabete baten [...]
[...] albiste onena Pete Mickealen birragerpena izan zen, 7 minutuz jolastuz baina erritmo falta [...]