Realaren mendeurrena dela eta, gaur eman diote hasiera “Gipuzkoa Mendeurrenarekin” deituriko kanpaina Hondarribian. Mendeurrenaren lehenengo ekitaldi honetan, Realaren jokalariak eta Presidentea izan dira, eta Jokin Aperribayk mendeurrenaren bandera berezia eman die Oarsoaldeko Udaletxe eta Realaren lagunarteei.
Bandera jaso duten Alkateak hauek dira: Aitor Kerejeta, Hondarribi; Aitor Etxeberria, Oiartzun; Kepa Garbizu, Lezo; Maider Ziganda, Pasaia; Jean Baptiste Sallaberry, Hendaia. Bestalde, Belen Sierra Uringo Udaletxeko Kirol Zinegotzia eta Errenderiako Kirol Patronatuko uzendaria den José Angel Rodriguezek ere jaso dute Bandera.
Realaren lagunarteei degokienez zazpi izan dira Hondarribian: Hendaiako Iparralde Taldea, Sarako Plata, Irungo Landetxa, errenderiako orereta Taldea, eta Pasaiako hiru peña, Alberto, Gracia et Ramírez.
Informazio guztia | Realsociedad.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Realaren mendeurrenaren kanpaina hasi da. [...]