Irailaren 19an, Sorginen Lasterketa Mendi Maratoi Erdiaren bigarren edizioa egingo da Urkiolako parke naturalean. Honetan parte hartzen dutenek 25 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote, nahiz eta nahi dutenentzako 15 kilometroko ibilbidea egon.
Irteera goizeko 9:30etan izango da Axpeko San Juan Plazatik eta maratoia Olarreta, Larrano, Pol Pol, Zabalaundi, Arrazola, Besaide, San Roke Santiago eta Axpetik igaroko da. Honetan parte hartzeko izen-emate epea Irailaren 11ra arte egongo da zabalik eta antolatzaileen webgunetik egin daiteke.
Informazio guztia | Sorginen Lasterketa 2009
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
