Gipuzkoako Surf eta Bodyboard Txapelketa 2009

Datorren asteuburan, uztailak 11 eta 12, urtero egiten den Surf taldeen arteko txapelketa ospatuko da. Aurten, Getxo Surf Taldeak antolatuko du txapelketa eta ekimena Sopelako Barinatxe hondartzan egingo da. Talde bakoitzak, gehienez 15 surflari aurkezteko aukera izango du eta hauek izango dira txapelketako kategoriak:

  • Open surf
  • Open body
  • Master
  • Senior
  • 18 azpi surf guztira
  • 18 azpi body
  • 16 azpi surf ( 15 eta 16 urte )
  • Neskak
  • Longboard

Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da, uztailak 9, eta talde bakoitzeko kuota 100 eurotakoa izango da. Azkenik, hona hemen 2009ko Surf taldeen arteko txapelketaren egitaraua:

UZTAILAK 11 , LARUNBATA

  • 9:00 - elkarteen aurkezpena eta Taldeeko arduradunen batzarra
  • 9.30 - lehiaketaren hasiera
  • 13.15 - senitarteko argazkia
  • 13.30 - bazkaria

UZTAILAK 12, IGANDEA

  • 9.00 - lehiaketa hasiera
  • 13.30 - bazkaria
  • 19.00 - sari banaketa

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun