Etiketak: ACB

TAU Baskonia - Real Madril - Play Off

TAU Baskoniak ACB ligako finalera iritsi da eta bihartik aurrera, Regal Bartzelonaren aurka jokatuko beharko du titulu berria Gasteizera eramateko. Biharko partidua Buesa Arenan jokatuko da 20:15etatik aurrera eta hauxe izango da finaleko beste partiduen egitaraua:

  1. Partidua: TAU Baskonia - Regal F.C Bartzelona (Ekainak 11, 20:15ean Buesa Arenan)
  2. Partidua: TAU Baskonia - Regal F.C Bartzelona(Ekainak 13, 18:15ean Buesa Arenan)
  3. Partidua: Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 16, 20:15ean Palau Blaugranan)
  4. Partidua: (beharrezkoa balitz): Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 18 Palau Blaugranan)
  5. Partidua: (beharrezkoa balitz): Regal F.C Bartzelona- TAU Baskonia (Ekainak 20 Buesa Arenan)

Erlazionatutako sarrerak

TAU Baskoniak finalerdietarako txartela lortu du

TAU Ceramica Baskoniak playoff-en lehen kanporaketa eraman du etxera, Iurbentia Bilbao Basket-en aurkako bigarren partidua irabazi ondoren. Bizkaia Arenan egin zen partidua parakotasun handiz hasi arren, batez ere lehenengo laurdenean, hirugarren laurdena erabakiorra suertatu zen eta Dusko Ivanovicen jokalariek 11-26ko partziala sartu zuten bizkaitarrei.

Azken laurdena erlaxatuago izan zen Basconiarentzat eta denboraldiaren agur moduan balio izan zuen Iurbentia eta bere zaleentzat. TAUk berriz, finalerdietako aurkariaren zain dago: Real Madril edota DKV Joventut .

Fitxa teknikoa:

Iurbentia BIlbao Basket 76 - 97 TAU Ceramica Basconia

Iurbentia Bilbao Basket (25+20+11+20): Salgado (12), Vazquez (-), Lewis (5), Banic (11) eta Guardia (9) -hasierako bostekoa-; Blums (3), Seibutis (-), Recker (19), Savovic (2) eta Pasalic (15).

TAU Ceramica Basonia (20+27+26+24): Prigioni (2), Rakocevic (23), Mickeal (15), McDonald (10) eta Splitter (12) -hasierako bostekoa-; John Lucas (5), Vidal (12), San Emeterio (4) eta Teletovic (14).

Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Otsailak 19, ACB ligako errege kopare 73. edizioa hasiko da Madrilgo Palacio de los deportes-en. Aurtengo Errege koparen finale laurdenetan parte hartuko duten 8 taldeak hauek dira:

  • DKV Joventut
  • MMT Estudiantes
  • Unicaja Málaga
  • Kalise Gran Canaria
  • Regal FC Barcelona
  • Real Madrid

Finalerdiak Otsailak 21an jokatu dira eta finala Otsailak 22an.

Erlazionatutako sarrerak

Orain dela bi aste iurbentia Bilbao Basketek Damir Markotaren sarrera itxi egin zuen. Honen ondorioz, pibot fratsesa ACB ligatik kanpo uztea erabaki zen bere forma fisikoa hobe zezan. Nahiz eta ACB ligako taldetik kanpoan geratu, printzipioz Eurocup txapelketako partidatan jokatzekoa zen. Atzo iurbentiak jolastutako eta irabazitako (71-62) partidan ez zen Fred Weisen arrastorik ikusi, antza denez taldetik kanpo geratuko baita kontratua autsiz.

Weis 2004-2005 denboraldian ailegatu zen talde bilbotarraren hobekuntzan jokalari garrantzitsua izanez. Azken udan ez zuen bere selekzioan parte hartu, denboraldi hasierara beharrezko baino kilo gehiagorekin ailegatuz. Aurtengo denboradiko zenbakiak ohituta gintueneko baino zenbaki kaskarragoak egin ditu (2.3 puntu 4.4 errebote), Txus Bidorretak ez du gehiago jasan erabaki honetara ailegatuz.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Kopa

Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.

Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak