Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
ACB . Kirola - Part 3
Etiketak: ACB

Tau Baskoniak Bartzelonako jokalari oiharen zerbitzuekin egin da. Vlado Ilievski, joko antolatzaile mazedoniarra, aurten Olimpija de Ljubljanan jolasten egon da talde gasteiztarraren aurka Euroligan jokatuz . Ilievskiren etorreraren batera Mustafa Shakurren irteera dator, aurrerantzean erabili daitekeen extrakomunitario leku bat libre utziz taldean.

Seguraski Tauren jokalari berria bere ACB ligako azken taldearen aurka jolasteko prest egongo da talde baskoniarrak Bartzelonan datorren larunbatean jolastuko duen partidan.

Erlazionatutako sarrerak


Iurbentia Bilbao Basket Kopa jokatzeko azken aukera galdu du Bartzelonaren aurkako partidua galdu ondoren (59-66). Partidu honetan, Fran Vazquez izan da aktore nagusia 16 puntu eta 15 erreboterekin eta bere laguntza ezinbestekoa izan da Bizkaia Arenan garaipena lortzeko.

Beraz, Txus Bidorretaren jokalariek Errege Kopa gabe geldituko dira aurten eta buruan play off-ak izan beharko dituzte.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Koparantz

Hiru euskal taldeen artean bi dauzkate Madrilgo errege kopan egoteko aukerak. Tau Baskonia han egongo da, eta bere ahalmen guztiak lehenengo lauen artean iristean jarri beharko ditu. Lau partida falta dira denboraldiko lehengo erdia amaitzeko eta bere aurkariak ikusita (CAI eta Bartzelona kanpoan, Estudiantes eta Gran Kanaria etxean), talde gazteiztarra ez du arazorik edukiko zozketako lehengo multzoan sartzeko bostgarren sailkatuaren gainean hiru partidako aldea baitauka.

Bilbotarrek aldiz, nahiz eta Gasteizen galde azken jaurdunaldiko euskal derbian, Madrilen egoteko aukerak mantentzen dituzte Donostiako taldeari esker. Bruesa GBCk Pamesari irabazi zion atzo, balentziarrek bilbotarren gainean zuten partida bateko aldea mantenduz. Zoritxarrez iurbentiaren egutegia ez da ain hona (Gran Kanaria eta Fuenlabrada kanpoan, Bartzelona eta Pamesa etxean). Lau hauetatik hiru irabaziz seguraski Madrilen egongo dira.

Bestalde, talde gipuzkoarrak Errege Kopa jokatzea oso hurrun ikusten du, baina behintzat azken garaipenari esker jeitsiera postuekiko partida bateko koltxoia lortu du, Murtziaren eta Cajasolen porrotei esker.

Erlazionatutako sarrerak

Alta Gestion Fuenlabradak arazo ugari edukiko ditu Bruesaren aurkako partida aurrera ateratzeko. Talde madrildarraren bost jokalari birus batekin daude, bere errekuperazio epea 72 ordukoa izanez. Epe hau betez partidaren kanpoan (larunbata 19:00) geldituko lirateke, gainera nahiz eta hauetako batzuk jolastuko dute bere jokoaren emaitza nahiako irregularra izan daiteke. Bost jokalariak Ramos, Oleson, Radivojevic, Mainoldi y Tskitishvili dira, hauetako lau (Radivojevic izan ezik) jokalari inportanteak izanik bere joko sistemetan. Oleson gainera ACB ligako errebelazio jokalarian bilakatu da bere debuteko denboraldian.

Hau guztia ez izanda, Ferran Lopez bi egun daramatza entrenatu gabe bere eskuan lesioa baitu eta Matias Sandes konjuntibitis larria izanda ez du bere ahalmen guztiekin entrenatu izan.

Bruesaren aldetik Lou Roeren eta Sergio Sanchezen parte hartzea segurua da.

Erlazionatutako sarrerak

Rokocevic MVP

Tau Baskoniako hegala azken asteko jokalaririk onena izan da azken astean. Igor Rakocevic azken asteko bi jaurdunaldietako MVP izendatua izan da. Ostegunean DKVren aurka jokatutako partidan 33 puntuko balorazioa lortu zuen (24p. 5 as. 3 l.b.), hori gutxi ez izanda, igandeko partidaren atsedenaldirako 31 puntuko balorazioa zeukan, 32 punturekin (25p. 5 as.) bukatuz bakarrik 22 minututan Murtziaren aurka.

Denboraldi honetan Rakocevic Tau Ceramicako funtsezko jokalarian bihurtu da, Prigioni eta Splitterrek eduki dituzten lesioak ondoren. ACB ligan balorazio alorrean bigarrena (23,6) dijoa eta saskiratzaile (21,1) honena da estatuko ligan jokatzen duenetik bere denboraldi honena osatuz.

Erlazionatutako sarrerak