Etiketak: amorebieta

Athletic-eko jokalaria den Ander Murillok,  2011ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratuaren luzapena eta 2012ko ekainaren 30era arte luzatuko da automatikoki hainbat kirol baldintza betez gero. Jokalariaren ezeztapen klausula 20 milioi eurokoa izango da.

Beste aldetik, Amorebietak Valladolid-en aurkako partidua galduko du aste honetan Sevillaren kontra jokatu zuen partiduan min hartu ondoren. Partidu hau Igandean izango da Nuevo Zorrilla futbol zelaian, eta Ustaritzek izango du aukera Amorebietaren postua betetzeko.

Iturria | Athleticen webgune ofiziala

Erlazionatutako sarrerak

Arratsaldeko 17.00etan, Almeria eta Athletic-en arteko partidua jokatuko da Mediterraneo zelaian. Nahiz eta Caparrosen deialdian egon, Amorebietak ezin izango du partidu hau jokatu gastreonteritisa hartu duelako azken momentuan.

Beraz, gaurko partidurako Caparrosen deialdia horrela geratzen da, Llorente, Iraola eta Ion Vélezi atsedena eman ondoren:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, Del Olmo, David Lopez, Garmendia, Yeste, Gabilondo, Iñigo Velez, Armando, Susaeta, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Iñaki Muñoz, Etxeita eta Balenziaga.
  • UD Almeria: Diego Alves, Esteban, Bruno, Carlos García, Acasiete, Chico, Mané, Soriano, Iriney, Juanito, Corona, Juanma Ortiz, Ortiz, Negredo, Kalu Uche, Solari, Crusat y Piatti.

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek jeitsiera postuetatik irteteko aukera galdu du gaur Riazorren hiru puntuak A Coruñan utzita. Caparrosen mutilek gola egiteko aukera anitz izan dituzte baina Deportivo finago ibili da ateari begira eta 3 eta 1 menderatu du talde zurigorria. Dani Aranzubiak, gainera, penalti bat gelditu dio Andoni Iraolari lehen zatiko 24. minutuan.

Athleticek noraezean jarraitzen du BBVA ligan. Gol aukerak sortu, sortzen ditu, baina baloia sarera eramateko zailtasunak ditu. Eta ez hori bakarrik; atzealdean ere, makal dabil Bilboko taldea. Defentsaren huts baten ondorioz iritsi da, hain zuzen ere, Deporren lehen gola. Verdúk falta bat atera eta Iraizozen aldaratzea barrura bidali du Ze Castrok. Defentsa lotan harrapatu du atzelari portugaldarrak.

Handik 4 minutura, zurigorrien erantzuna. Epaileak Llorenteri egindako penalti bat ikusi du area barruan, baina Iraolak ez du asmatu. 8 urte eman ditu Aranzubiak usurbildarrarekin Athleticeko lehen taldean eta atezainak baloia kornerrera bidali du. Alferrik galdu dute Caparrosen mutilek neurketa berdintzeko aukera.

Deportivo suspertu egin da horren ondorioz eta behin eta berriz eraman du arriskua Iraizozen ate ingurura. Dena den, bikain ibili da gaur atezain nafarra eta 26.ean, Ocioren huts galantaren ostean, bi geldiketa ikusgarri egin dizkio Andres Guardado mexikarrari. Hurrengoan, ordea, ezin izan du ezer ez egin Gorkak. Bodipo ezker hegaletik sartu da eta Amorebieta zuzen joan da aurrelariaren bila. Iurretakoak burua galdu du behin ere. Penaltia Deporrentzat eta Verdúk ez du hutsik egin. 2 eta 0ekoa Lotinaren taldearentzat.

Atsedenaldian Caparros Etxeberria zelairatu du Garmendiaren ordez eta Athletic gogotsuago irten da bigarren zatiko aurreneko minutuetan. Llorentek aldea murrizteko aukera pare bat izan ditu, baina ezin asmatu. Zurigorriek jo eta ke jarraitu dute eta ekinearen ekinez, gola iritsi da. 71. minutuan Orbaizen erdiraketa batek Javi Martinezen burua aurkitu du: 2 eta 1 markagailuan.

Golak indarra eman dio talde bilbotarrari eta berdinketa eskuratzeko zorian izan da, baina Llorentek egindako jaurtiketa batek Javi Martinezen gorputzean jo du atera zihoanean. Hori izan da Athleticek puntu bat eskuratzeko izan duen azkena. Gora joan da Athletic eta Deportivok kontraerasoan ustekabean harrapatu du Ibaiganeko taldea: 3 eta 1ekoa eta etxera.

Lehen mailako sailkapeneko 18. postuan jarraitzen du Caparrosen taldeak. Puntuak 3na lortu behar dira egoera horri lehenbaitlehen buelta emateko.

Erlazionatutako sarrerak