Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Arratzu . Kirola
Etiketak: Arratzu

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa

Datorrren larunbatean, Maiatzak 2, Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioa egingo da Gernika ondoan kokatutako Arratzuko bizkaitar herrian. Lasterketaren hasiera Arratzuko Udaletxetik izango da goizeko 9:30etan eta honetan parte hartuko duten kirolariek 30 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Mendi lasterketa, Arratzu inguratzen duen mendietatik eta Urdaibaiko Biosferaren erreserbako mendi garrantzitsuenetatik igaroko da eta parte hartuko duten mendizaleek honako mailetan banatuko dira:

Gizonezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 45tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Emakumezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 40tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioan, gehienez 350 korrikalari parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea Apirilaren 30ean itxiko da. Izena-ematea arratzu-urdaibai.com webgunean, telefonoz (600 866 599) edota e-postaz (info@arratzu-urdaibai.com) egin daiteke.

Informazio guztia | Arratzu-Urdaibai

Erlazionatutako sarrerak