Etiketak: Arrietara

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Martxoko lehen asteburuan, hilaren 6 eta 7an, Sopelanako Arrietara hondartzan emakumezkoei zuzenduriko lehen Uribe Kosta Opena egingo da, Open A eta Open B mailetako surflarientzat. Gure kostan neguan egiten den emakumezkoen lehen txapelketa da hau, eta oraingoz bakarra. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu du martxoaren 8an mundu osoan egiten den Emakumezkoen Nazioarteko Eguna dela eta. Txapelketa honetan esu hartu nahi duten surflari guztiek EHSF-aren bitartez egin ditzakete izen-emateak.

Lehiaketaren helburu nagusia, Billabong, Euskaltel, Kaiku eta BBKren laguntzaz, gero eta kirol jarduera gehiagotan emakumezkoen partaidetza bultzatzea da, bai eta federatutako txapelketetan izen-emateak sustatzea ere. Horregatik, emakumezkoen Surf Openaz gain, martxoaren 7an hainbat kirol jarduera antolatu ditu Mankomunitateak, guztiak neska eta emakumezkoei zuzenduak. Hala nola, txirrindularitza martxa eta oinezko martxa egingo dira. Biak Uribe Kostako herri ezberdinetatik abiatuko dira eta Arrietarako hondartzan amaituko dira. Ondoren, eguerdiko 14:00ak aldera, jarduera hauetan esku-hartzen duten pertsona guztiek festa berezia izango dute, eta bertan banatuko dira Surf Openeko sari nagusiak.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Sopelana BBK Pro 2009 txapelketa

Abuztuaren 18tik 23ra bitartean, Sopelana BBK Pro Munduko Bodyboard Txapelketa egingo da Sopelanako udalerrian. Txapelketa Arrietara hondartzan egingo da eta honetako parte-hartzaileak, munduko txoko guztietatik etorriko dira: Australiatik, Hawaiitik, Japoniatik, Brasildik, Txiletik. Portugaletik…eta Euskal Herritik!

Sopelana BBK Pro lehiaketaren sari nagusia 35.000 dolarrekoa izango da eta aurtengo egitarauaren barruan, gazteenentzako ekintzak, zinema emanaldiak, kirol materialaren zozketak eta doaneko bodyboard ikastaroak ere antolatu dituzte.

Informazio guztia | Sopelana BBK Pro

Erlazionatutako sarrerak

Pasa den larunbatean, ekainak 14, El Diario Vasco Euskal Zirkuitoko lehenengo froga ospatu zen Sopelanako Arrietara hondartzan. Lehen froga honetako irabazleak, Alex Gironi eta Indar Unanue izan ziren, lehenengo Open B mailan eta bigarrena Open A mailan.

Hona hemen Sopelanako frogaren sailkapen osoa:

Open B

Alex Gironi
Guillermo Alonso
Mitxel Lopez
Borja Agote

Open A

Indar Unanue
Igor Muniain
Pablo Solar
Borja Agote

Hurrengo froga Donostiako Zurriola hondartzan izango da datorren abuztuan.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Bizkaiko Surf Long Board Txapelketa 2009

Maitzaren 1etik 3ra bitartean, Bizkaiko Surf Long Board Txapelketa ospatuko da Sopelanako Arrietara hondartzan. Txapelketa honetan parte hartzeko izen-emate itxita dago iada eta hurrengoko maila ezberdinak izango dira lehian: Sub18, Open, Senior, Master eta Long Board, Bodyboard-en sub16 eta sub18.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak