Etiketak: Ataun

Jentilen Bideetatik Iraupen Luzeko V. Ibilaldia

Maitzak 5an, Ataungo herritik hasten den Jentileen Bideetatik Iraupen Luzeko V. Ibilaldia egingo da. Martxa goizeko 6.30etan hasiko da San Martingo Astigarraga auzotik eta aurretik Aretzatik, Lizarrustiti eta Intsustiko Iturritik eramango gaituen 10-12 ordutako ibilbidea izango dugu.

Honetan parte hartu nahi duten mendizaleek 10 eurotako kuota ordaindu beharko dute eta irten aurreko ordubetean egin daiteke, nahiz esta aurrez egitea komenigarria izan. Iraupen luzeko ibilbide honen antolatzaileekin harremanetan jarri nahi baduzue posta elektronikoz (dornain@euskalnet.net) edo telefonoz (635722027) egin dezakezue.

Iturria | Ataun.net

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia

Gaur izango da Euskal Herriko itzuliaren lehenengo lasterketa eta Euskal txirrindularitzaren jaialdi honetako lehen etapa, Ataun-Ataun, eguerdiko 13.45etan hasiko da. 142,5 kilometroetan zehar honako ibilbidea ikusteko aukera izango dugu:

Euskal Herriko Itzulia - Ataun Ataun etapa

Ataun-Ataun etaparen ibilbidean bederatzi mendate aurkituko ditugu:

  1. Urkillaga - 3.mailako mendatea
  2. Olaberria - 3.mailako mendatea
  3. Eizaga - 3.mailako mendatea
  4. Deskarga - 3.mailako mendatea
  5. Udana - 2.mailako mendatea
  6. Atagoiti - 3.mailako mendatea
  7. Abaltisketa - 2.mailako mendatea
  8. Gaintza - 3.mailako mendatea
  9. Lazkaomendi - 2.mailako mendatea

Iturria | Uci Protour

Erlazionatutako sarrerak