
Atzo, uztailaren 2an, Athleticek Iñigo Diaz de Cerio jokalaria aurkeztu zuen Ibaiganeko prentsa aretoan. Jokalariak 2013ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du, 50 milioi euroko deuseztatze klausularekin.
De Ceriok lehen mailan egin zuen debuta 2006ko otsailaren 12an eta gaur egun, hauxe da bere fitxa teknikoa:
- 2003-04 Real Sociedad B 2ºB 19 partida 4 gol
- 2004-05 Real Sociedad B 2ªB 33 partida 11 gol
- 2005-06 Real Sociedad B 2ªB 32 partida 23 gol
- 2005-06 Real Sociedad SAD 1ª 3 partida golik ez
- 2006-07 Real Sociedad SAD 1ª 27 partida 4 gol
- 2007-08 Real Sociedad SAD 2ªA 36 partida 16 gol
- 2008-09 Real Sociedad SAD 2ªA 11 partida 4 gol
Iturria | Athletic-club.net
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan futbol liga amaitu da eta Athleticek denboraldiaurrerako plangintza aurreratu du iada. Hona hemen datorren urteko denboraldia eta UEFAko lehen partiduak prestatzeko Athleticek jarraituko duen egitaraua:
- Uztailak 6, astelehena: Azterketa medikoak Lezaman.
- Uztailak 7tik 9ra, asteartetik ostegunera: Lan saioak Lezaman.
- Uztailak 10, ostirala: Isla Canelara bidaia.
- Uztailaren 11tik uztailaren 23ra: Lan saioak Isla Canelan.
- Uztailak 16, osteguna: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finalerdiak. Partehartzaileak Athletic Club, Benfica eta (baieztatzeke) Sevilla ala Lyongo Olympique eta portugaldar talde bat.
- Uztailak 18, larunbata: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finala ala hirugarren eta laugarren posturako.
- Uztailak 21, asteartea: Partida Ayamonte-Athletic Club.
- Uztailak 23, asteazkena: Partida San Roque-Athletic Club.
- Uztailak 24, ostirala: Bilbora itzuleko bidaia.
- Uztailak 25, larunbata eta uztailak 26, igandea: Atseden egunak.
- Uztailak 30, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako joaneko partida. Arerioa uztailaren 17an Nyonen (Suitza) egingo den zozketan ezagutuko da.
- Abuztuak 1, larunbata: Lan saioa Lezaman.
- Abuztuak 2, igandea: Portugaleten lagunarteko partida.
- Abuztuaren 3tik 5era: Lan saioak Lezaman.
- Abuztuak 6, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako itzuleko partida.
- Abuztuaren 7tik abuztuaren 9ra: Lan saioak Lezaman.
- Abuztuak 12, asteazkena: Lagunarteko partida Sporting-Athletic Club Luarcan (Asturies)
- Abuztuak 16, igandea: Superkopako joaneko partida.
- Abuztuak 20, osteguna: Balizko joaneko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
- Abuztuak 23, igandea: Superkopako itzuleko partida.
- Abuztuak 27, osteguna: Balizko itzuleko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
- Abuztuak 30, igandea: Ligako lehendabiziko partida.
- Irailak 2, asteazkena: Lagunarteko partida Sestaon.
Iturria | Athletic-Club
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, Maiatzak 30, Valentzia eta Athleticen arteko partidua ikusteko aukera izango dugu Mestalla futbol zelaian. Partidua gaueko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Valentziaren aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Amorebieta
- David López
- Llorente
- Yeste
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Ion Vélez
- Muñoz
- Javi MartÃnez
- Etxeita
- Eneko
- Balenziaga
- Muniain
Partidu honen epailea Velasco Carballo izango da.
Erlazionatutako sarrerak
17
Mai
Egilea janirefragua

Athletic esku hutsik itzuli da etxera Montjuicetik. Ez zurigorriek ezta perikitoek ere ez dituzte garaipena eskuratzeko meriturik egin, baina bilbotarrek asko protestatu duten jokaldi eztabaidagarri batean epaileak penaltia adierazi du eta azkenean Espanyolek lortu ditu 3 puntuak.
Kopako etsipena lehen bait lehen ahaztea zen gaurko eginkizuna. Behin jaitsiera postuak atzean utzita, iazko ligako sailkapena hobetzea da lehoien helburua gelditzen diren jardunaldietan, baina gaurkoan ez dute aurrerapausorik ematerik izan.
Pochettinoren taldeak tentsio handiz ekin dio neurketari. Asko zeukan jokoan Bartzelonako taldeak eta aurreneko minutuetan nabaritu da. Dena den, partidua aurrera egin ahala, zurigorriak baloiaz jabetu dira eta gola egiteko aukerak eskasak izan badira ere, Espanyolek baino arrisku handiagoa sortu du.
Margakailua ez da mugitu lehenbiziko 45 minutuetan. Aldageletatik bueltan, perikitoak berriz joan dira 3 puntuen bila eta Luis Garciak Iraizoz gainditzeko aukera izan du bigarren zatia hasi eta 4 minutura. Athleticen atezaina bikain luzatu da eta baloia gelditu du. 60.ean Montjuicen bildutako zaleek gola abestu dute baina Callejonen jaurtiketa ez da barrura joan, gutxigatik bada ere.
Partidua erabaki duen jokaldia 68. minutuan iritsi da. Corominasek arean sartu eta bere burua lurrera bota du Gurpegiren kontaktua nabaritu duenean. Epaileak penaltia ikusi du eta protestatzeagatik txartel horia atera dio Andosillakoari. Luis Garciak ez du hutsik egin.
Espanol atzean sartu da eta Athletic ez da kikildu, baina gaurkoan, Llorentek eta Ion Velezek lehen eta Toquerok gero ezin izan dute ezer ez egin. Bakar-bakarrik izan dira erasoaren goialdean eta zailtasun handiak izan dituzte baloiak jaso eta jokatzeko.
Partiduaren azken txanpan Javi Martinezek berdinketa lortzeko aukera izan du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta markagailua ez da mugitu: 1-0 Espanyolentzat.
Erlazionatutako sarrerak
Gaur inoiz baino gehiago…AUPA ATHLETIC!

Sorte on gaurko finalean Kiroldegiko blogarien partetik !
Erlazionatutako sarrerak