
Martxoak 27an, Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamazazpigarren edizioa egingo da. Lasterketa hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ospetsuenetako bat da eta ia edonork har dezake parte proban. Izan ere, maratoi-erdian korrika egiteko baldintza bakarra bete behar dute atletek: 16 urte edo gehiago izatea.
Aurreko edizioetan probak 1.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ditu. Hori gutxi balitz, jendetza pilatu ohi da kalean, oihu eta txaloekin korrikalariak animatzeko. Aurtengoan Rocio Rios Leongo atleta omenduko dute. Riosek Espainiako maratoi-erdiko marka hautsi zuen orain urte batzuk.
Iaz bezala, atletak Azkoitiko Julio Urkijo kaletik (Lidl supermerkatuaren ondoan) irtengo dira. Distantzia (21,9 kilometro) eta helmuga (Azpeitiko Loiola hotelaren alboan), ere, berean mantenduko dituzte. Ibilbidean zehar anoa-postuak jarriko dituzte, edari nahiz jatekoekin. Informazio gehiagorako, atxikitako dokumentuak ikusi.
Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 27an, larunbata, Pilota Eguna ekimenaren lehen edizioa egingo da Azkoitiako Jorge Oteiza frontoietan. Pilotaren sehaska den frontoi ospetzu honetan, Pilotari profesional eta afizionatuek Euskal Pilotaren modalitate ezberdinen partidak jolastu eta erakustaldiak ikusteko aukera izango dute: errebotea, pala, xarea, esku-pilota, zestapunta…
Proiektu honen helburua antzinako modalitateak berreskuratzea, kirol honen funtsa munduan zehar zabaltzea eta Azkoitia kirol honen erreferente bihurtzea da. Hona hemen Pilota Egunaren lehengo edizioaren egitaraua:
- 11:30.- JOKO GARBI erakustaldia Plaza librean: Behar Zana (Billabona)-Oiarpe (Oiartzun)
- 12:00.- ERREBOTE DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde
- 14:00.- XARE erakustaldia Ezker paretan
- 16:30.- ESKUPILOTA DESAFIOA Plaza librean: Azkoitia-Azpeitia (Infantilak)
- 18:00.- PALA DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde (ASFEDEBI PILOTA)-Iparralde
- 19:00.- ONE WALL erakustaldia Plaza librean
- 19:00.- PALETA GOMA NESKAK. GIPUZKOA-ARABA.GRAVN finalaren errebantxa (jubenilak) Ezker paretan
- 19:30.- GRAN XISTERA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde: Jai-Alive
Denontzat 12:00etatik aurrera OILASKO, PIPER ETA SAGARDO dastaketa
Gainera, egun osoan zehar…
Munduko Pilota Batzarra (Basque Pelota and Associated Sports´ World Council)
Erakusketak:
- Artisauen erakusketak; xaregileak, pilotagileak, xisteragileak…
- Euskal pilotaren museo itinerantea
- Valentziako pilotaren erakusketa
- Modalitateen ikus-entzunezkoak
Ikastaroak:
- Haurrentzako pilota ikastaroak; joko garbia, xarea, zesta punta, pala, eskupilota…
- Pilota egiten ikasteko tailerrak
Iturria | Azkoitiako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 28an, Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamaseigarren edizioa egingo da. Pasa den urtean, 1118 pertsona parte hartu zuten lasterketa honetan eta aurten, zirkuituaren aldaketa dela eta, lasterketa azkarragoa izango da aldapak kendu eta gero.
Lasterketaren irteera Azkoitin izango da, Julio Urkijo kaletik, eta herri honetan bi itzuli eman ostean, Azpeitiko atalera beste itzuli bat eman beharko da maratoi-erdia Loiola etorbidean amaitzeko.
Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdian parte hartzeko kuota 18.50 eurotako prezioa izango du eta froga arratsaldeko 16.30etan izango da.
Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia
Erlazionatutako sarrerak