José Manuel Esnal “Mané”k Espanyol entrenatuko du 2008-09 denboraldia bukatu arte. Sportingen aurkako porrotaren ostean, Bartolomé Márquez talde katalanaren entrenatzailea kargutik kendu zuten eta Balmasedakoak bere lekua hartuko du.
Manék Lleida, Mallorca, Alaves, Levante eta Athletic entrenatu ditu. Bere azken aulkia San Mamesekoa izan zen. 2006-07 denboraldian Sarriugarte ordezkatu zuen Athleticen zuzendaritzan.
Eskarmentua dauka bizkaitarrak lehen mailan, baita egoera zailenei buelta ematen ere. Espanyol dinamika kaskarrean sartuta dago; 4 porrota jarraian jasotzeaz gain, sailkapeneko 17garren postuan dago eta perikitoen aldagelan iazko denboraldiaren mamuak agertu dira berriz ere.
Asteazkenean aurkeztuko dute Mané eta gogotik egin beharko du lan entrenatzaile bizkaitarrak Espanyol beheko postuetatik ateratzeko.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
