Etiketak: BC Donetsk

Marko Banic - Bilbao Basket

Bilbao Basketek 11 puntuko aldearekin (90-79) irabazi zion atzo BC Donetsk taldeari eta hau dela eta, Eurocup liga jokatzeko txartela lortu dute Vidorretaren mutilek. Bizkaia Arenan jokatu zen partidan azken laurden ikaragarria ikusteko aukera izan genuen eta Donetskek egoera kontrolpean zuela ematen zuen momentuan, Salgadok, Banicek, Warrenek eta Mumbruk protagonismoa hartu zuten eta partidari buelta eman zioten.

Hona hemen partidaren fitxa teknikoa:

  • Bizkaia Bilbao Basket (90): Javi Rodríguez (5), Seibutis (2), Mumbrú (13), Banic (28) y Guardia (5) -hasierako bostekoa-; Salgado (12), Blums (2), Vázquez (-), Warren (17), Markota (4) eta Moiso (2).
  • BC Donetsk (79): Perry (26), Tucker (10), Drozdov (11), Owens (19) eta Ivshyn (-) -hasierako bostekoa-; Mazutis (-), Konic (5), Marsh (6) eta Sundov (2).

Bilbao Basket-ek hurrengoko taldeekin batera egongo da Eurocup-eko E taldean:

  • Spirou Basket
  • Turk Telekom
  • Spartak St. Petersburg
  • Bizkaia Bilbao Basket

Erlazionatutako sarrerak

Bizkaia Bilbao Basket  - Eurocup

Gaur, urriak 20, BC Donetsk eta Bizkaia Bilbao Basket taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketan. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da, ETB-1en ikusteko parada izango dugu, eta Eurocup-en sartzeko lehen kanporaketa izango dugu.

Europako norgehiagoka BC Donetsk taldearen etxean izango da eta talde ukraniarrak ez du partidarik galdu parte hartzen duen bi ligatan.

Erlazionatutako sarrerak

Eurocup

Pasa den astean, Eurocup txapelketaren lehen kanporaketak jakiteko zozketa egin zen. Bi partidutan banatuko diren lehen kanporaketa hauen irabazleak, Eurocup-an jokatzeko txartela lortuko dute.

Bilbao Basket-ek zozketa honen barruan egon zen eta lehen kanporaketan aurrean izango duen aurkaria BC Donetsk ukraniar taldea izango da. Lehen partidua ukraniarren etxean jokatuko da urriaren 20an eta bigarren partidua urriaren 27an.

Iturria | Eurocupbasketball.com

Erlazionatutako sarrerak