Datorren igandean, urriak 18, Euskal Mendizale Federazioaren Beteranoen XXII. Martxa ospatuko da. Irteera Laudioko Aldaikoerreka plazatik egingo da goizeko 8:30etatik 9:30etara bitartean eta martxa, Ibilketa Federatu Lizentzia indarrean duen 1, 2 edo 3 ibiltarik osaturiko taldetan egingo da.
Beteranoen martxa hau Goikogane Mendi Taldeak antolatu du eta ibilbidea 3 edo 4 orduko iraupena izango du. Martxa ostean, bazkaria egingo da eta honetan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute.
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Informazio gehiago | Goikogane.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
