
Atzo izan zen TAU eta Iurbentia Bilbao Basket-en arteko playoffeko lehen partidua eta honetan gasteizko taldeak lortu zuen garaipena. Partidua nahiko berdinduta hasi zen eta Iurbentiak bigarren laurden potentea lortu zuen, atsedenaldira hamairu puntuko aldearekin heldu zirelarik.
Hala ere, atsedenaldia eta gero, TAU suspertu zen eta azken laurdenera hiru puntuko aldearekin besterik ez ailegatu ziren. Azken laurdena oso berdinduta egon zen, baina azken minutuetan TAUk bere benetako mailarekin agertu zen eta lehen partidua eraman zuten poltsikora.
Playoffetako final-laurdenetako bigarren neurketa asteartean jokatuko da Kasillan (20:15).
Fitxa teknikoa:
Tau Ceramica 90 – 86 Iurbentia
Tau Cerámica (23+20+21+26): Prigioni (10), Rakocevic (18), Mickeal (16), McDonald (10), Splitter (15) -hasierako bostekoa-, Lucas (6), Teletovic (8), Vidal (7), San Emeterio.
86 Iurbentia Bilbao (18+38+11+19): Seibutis, Blums (5), Banic (14), Guardia (15), Lewis (5) -hasierako bostekoa-, Salgado (13),Savovic, Recker (15), Vazquez (4), Pasalic (15).
Erlazionatutako sarrerak

Iurbentia Bilbao Basketek Zadar kroaziar taldea garaitu zuen atzo (76-67) eta Eurocupeko finalerdietarako txartela lortu du. Finalerdietan, BC Khimi taldeko jokalariak egongo dira itxoiten Pamesa Valenciaren kontrako partidutik garaile irten ondoren.
Bilbotarrak primerako estrenaildia egin dute Eurocupeko lehen partiduan eta gaueko 21.00etan finalean sartzeko aukera izango dute Scarioloren eta Jorge Garbajosaren Khimki talde errusiarraren kontra.
Hona hemen atzoko partiduaren fitxa teknikoa:
- Iurbentia Bilbao Basket: Blums (21), Vázquez (7), Seibutis (8), Banic (2), Guardia (9) (hasierako bostekoa) - Salgado (10), Recker (-), Lewis (4), Pasalic (12) y Markota (3).
- KK Zadar: Stipcevic (9), Farmer (11), Peric (17), Macura (2), Gecevski (7) (hasierako bostekoa) - Rancic (7), Johnson (5) y Ruzic (9).
Informazio gehiago | Eurocupbasketball.com
Erlazionatutako sarrerak

Iurbentiak Zadarren aurka jokatuko du gaur Zortziko Finaleko final laurdenak. Iurbentiak bere burua aurkeztuko du Europako saskibaloi jaialdi honetan eta taldearekin batera, 350 zaletu baino gehiago hurbildu dira Turinera.
Iurbentiak Europako txapelketa honen lehenengo partidua irabazten badu, Pamesa Valencia edota BC Khimi-ren aurka jokatu behar izango du bihar gaueko 21.00etan. Sorte on Txus Bidorretaren jokalarientzat!
Erlazionatutako sarrerak
Orain dela bi aste iurbentia Bilbao Basketek Damir Markotaren sarrera itxi egin zuen. Honen ondorioz, pibot fratsesa ACB ligatik kanpo uztea erabaki zen bere forma fisikoa hobe zezan. Nahiz eta ACB ligako taldetik kanpoan geratu, printzipioz Eurocup txapelketako partidatan jokatzekoa zen. Atzo iurbentiak jolastutako eta irabazitako (71-62) partidan ez zen Fred Weisen arrastorik ikusi, antza denez taldetik kanpo geratuko baita kontratua autsiz.
Weis 2004-2005 denboraldian ailegatu zen talde bilbotarraren hobekuntzan jokalari garrantzitsua izanez. Azken udan ez zuen bere selekzioan parte hartu, denboraldi hasierara beharrezko baino kilo gehiagorekin ailegatuz. Aurtengo denboradiko zenbakiak ohituta gintueneko baino zenbaki kaskarragoak egin ditu (2.3 puntu 4.4 errebote), Txus Bidorretak ez du gehiago jasan erabaki honetara ailegatuz.
Erlazionatutako sarrerak

Iurbentia Bilbao Basket Kopa jokatzeko azken aukera galdu du Bartzelonaren aurkako partidua galdu ondoren (59-66). Partidu honetan, Fran Vazquez izan da aktore nagusia 16 puntu eta 15 erreboterekin eta bere laguntza ezinbestekoa izan da Bizkaia Arenan garaipena lortzeko.
Beraz, Txus Bidorretaren jokalariek Errege Kopa gabe geldituko dira aurten eta buruan play off-ak izan beharko dituzte.
Erlazionatutako sarrerak