Masters Tenis Bilbao Bizkaia-ren finalerdiak arratsaldeko 16.00etan hasiko dira atzoko final laurdenetako partiduen ostean:
- 16.00h - Nicolás Almagro - Fernando Verdasco
- 18.00h - Tommy Robredo - Juan Carlos Ferrero
Erlazionatutako sarrerak
Masters Tenis Bilbao Bizkaia-ren finalerdiak arratsaldeko 16.00etan hasiko dira atzoko final laurdenetako partiduen ostean:
Erlazionatutako sarrerak
Esan bezala, Kiroldegik Masters Tenis Bilbao Bizkaian egon da arratsalde honetan eta nahiz eta pixkat berandu heldu, Tommy Robredo eta Marcel Granollers-en arteko partiduaren amaiera ikusteko aukera izan dugu La Casillan.
Finale laurdenetako lehen partidua Tommy Robredorentzat izan da 6-3 eta 6-3 ko emaitzarekin.
Finale laurdenetako bigarren partidua Nicolas Almagro eta Guillermo Garcia Lopez-en artean izan da. Egia esan, partidu polita izan da eta nahiz eta hasierako hiru jokuetan Almagro oso indartsu egon (3-0), lehenengo set-a 7-5 eko emaitzarekin amaitu da.
Bigarren set-an partiduaren puntu politenak ikusi ditugu dudarik gabe eta oso berdinduta egon da. Dena den, partiduaren azken zatian Almagrok berriro berrezkuratu du hasierako indarra eta azken joko luze baten ondoren, bigarren set-a eta partidua irabazi du.
Arratsaldeko hirugarren partiduan, oso indartsu atera da Verdasco 5-0 bat 20 minuto baino gutxiagotan lortuz eta Montañesesen zerbitzua bi aldiz segiduan apurtuz. Verdascok beti nagusi izan da lehenengo set-an eta Montañesek ezin izan du ezer egin, pilotaren atzean egon besterik ez.
Bigarren set-a 18.00etan hasi da eta arrazoi honegatik jende gehiago eta gehiago hurbilduz joan La Casillara da lanetik irten ahala. Partiduaren bigarren zati honetan lehenengoan baino berdintasun gehiago egon da. Hala ere, naiz eta Montañesek hobeto jokatu, Verdaskok, berriz ere, Montañesen gainetik pasa da 6-4 ko emaitzarekin. Amaitzeko, publikoaren obazio handi bat Verdascorentzat.
Azkenean, final-erdietako azken partiduan sartu gara David Ferrer eta Juan Carlos Ferreroren arteko borroka ikusteko, agian arratsaldeko partidurik interesgarriena.
David Ferrer-ek izan da partidua zabaldu duena eta hasieratik nabaria izan da bi jokalarien maila altua txapela kentzeko moduko jokaldiak jorratuz. Lehen set honetan oso berdinduta egon dira biak eta emaitza 6-4 izan da, laugarren jokoan Ferrerok David Ferrer-en zerbitzua apurtu ondoren.
Partidua hasi eta 37 minutu geroago, bigarren set-a abian jarri da lehenengoaren parekotasuna mantenduz. Azkenean, eta asko kostata, tie break-era heldu dira eta hemen Ferrero izan da indar gehien izan duena partidua irabazteko.
Hau izan da dudarik gabe laurdenetako partidurik ikusgarri eta politena.
Tommy Robredo – Marcel Granollers
Nicolás Almagro – Guillermo Garcia Lopez
Iraupena: 1h 20m
Fernando Verdasco – Alberto Montañes
Iraupena: 1h
David Ferrer - Juan Carlos Ferrero
Iraupena: 2 h
Erlazionatutako sarrerak
Bilbao-Bizkaia Tenis Masterra martxan dago eta Final-laurdenetako partiduak horrela izango dira:
Lehen partidua 14.00etan hasiko da eta Robredo eta Granollersek zabalduko dute Bilbao Bizkaia Tenis Masterraren lehenengo edizio hau.
Erlazionatutako sarrerak
Datorren ostiralean, Abenduak 14, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren lehen edizioa hasiko da Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioian. Masterraren lehen egitaraua hau izango da:
11:00etan: Clinic
Participantes: Fundación Síndrome de Down del País Vasco.
14:00etan: Final-laurdenetako lehen partidua hasiko da. Segidan final-laurdenetako bigarren partidua izango da.
18.00etatik aurrera: Final-laurdenetako hirugarren eta laugarren partidua.
10:30etan:Clinic
16:00etan: Finalerdietako lehen partidua.
18.00etatik aurrera: Finalerdietako bigarren partidua.
10:00etan: Emakumeen erakusketa partidua.
12:00etan: Finala.
14:30 horas: Masterraren bukaera.
Kiroldegiko blogari bat La Casillan egongo da Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren lehen edizioaren azken berrien xehetasunak kontatzeko!
Masterraren web gunea | Masters Tenis Bilbao-Bizkaia
Erlazionatutako sarrerak
Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioiak “Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren” lehen edizioa hartuko du abenduaren 11tik 14ra bitartean. Bilbon egiten den lehenengo edizio honetan Tenista Profesionalen Elkartearen ranking-ean (ATP) hoberen sailkatutako zortzi tenislariak izango dira.
La Casilla-ko pistan, David Ferrer, Fernando Verdasco, Juan Carlos Ferrero, Tommy Robredo, Nicolas Almagro Albert Montañés, Marcel Granollers eta Guillermoa García López-ek ikusteko aukera izango dugu eta partiduak abenduaren 11n hasiko dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterra-ren web gune ofizialan sar zaitezte.
Iturria | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak