Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Bilbao . Kirola
Etiketak: Bilbao

Areeta - Bilbao Herri Lasterketa

2009ko Abenduaren 27an, Areeta-Bilbo Herri Maratoiaren XV. edizioa egingo da. Irteera Areetako Eduardo Coste kaletik egingo da goizeko 10:30etan eta honetan parte hartzen duten kirolariek 11.836 metroko ibilbideari ekin beharko diote.

Herri Maratoi honen helmuga Bilboko Uribitarte pasealekuan izango da, udaletxearen parean, eta izena emateko ordaindu beharko den kuota 10 eurotakoa izango da abenduaren 26ra arte eta 15 eurotakoa lasterketan bertan ordaintzen bada.

Informazio guztia | Club bhm

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Herri Krosa

Azaroaren 15ean, igandea, Bilboko Herri Krosaren XXII. edizioa ospatuko da bizkaitar hiriburuan.  Irteera Bilboko Kale Nagustitik egingo da (BBKren egoitzatik) goizeko 11etan eta helmuga leku berdinean izango da. Honetan parte hartzen duten kirolariek Bilboko kaleak zeharkatzen dituen 10 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote eta guztira 6.500/7.500 korrikalari espero dira.

Hona hemen Bilboko Herri Krosaren ibilbidea:

IRTEERA Gran Vía 30/32 BBK - Plaza Circular - Buenos Aires - Udaletxea - Vda. de Epalza - Arenal - Navarra - Plaza Circular - Hurtado de Amezaga - Plaza Zabálburu - Autonomía - Avda. del Ferrocarril - Sabino Arana - Sagrado Corazón - Gran Vía - Máximo Aguirre - Plaza Euskadi - Puente de Deusto - Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) - Sarriko (giro) - Lehendakari Aguirre - Puente de Deusto - Alameda Mazarredo - Lersundi - Cosme Echevarrieta - Alameda Mazarredo –Gran Vía 30/32 BBK HELMUGA

Bilboko Heri Krosean parte hartu ahal izateko, 5 eurotako kuota ordaindu beharko da (4 eurotakoa BBK26 txartelaz ordainduz gero) hurrengoko lekuetan:

  • BILBO - BBKren Kultur Aretoa, Elkano kalea, 22
  • GETXO - BBK Algorta, Torrene kalea, 10
  • LEIOAKO UNIBERTSITATEA - BBK Eraikin nagusia (Liburutegiaren ondoan)
  • BARAKALDO - BBK, Herriko Plaza, 5
  • SANTURTZI - BBK, Murrieta hiribidea, 8
  • DURANGO - BBK, Zumalacarregui, 20

Informazio guztia | Herrikrosabbk.com

Erlazionatutako sarrerak

Osasunaren aldeko herri lasterketa Bilbon

Abenduaren 6an, Osasunaren aldeko herri lasterketaren XIV. edizioa ospatuko da Bilbon. Froga hau Bilboko Herri Maratoiaren antolakuntzarekin egingo da eta honetan edozein atletak hartu dezake parte, federatua zeinn ez federatua.

Osasunean Bizitzeko Lasketa Herrikoian 3 ibilbide desberdin egiteko aukera izango dute atletek: 2000 metro, 6000 metro eta 10000 metro. Lasterketaren irteera goizeko 11etan izango da Etxebarri parketik eta frogan parte hartzeko 6/3 eurotako kuota ordaindu beharko da.

Iturria | Club bhm

Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Bizkaia Night Marathon

Urriaren 24an, larunbata, Bilbao Bizkaia Night Marathon frogaren lehenengo edizioa egingo da bizkaitar hiriburuan. Lasterketaren irteera arratsaldeko 20:00etan izango da Guggenheim museotik eta helmugara gaueko 02:00etan baino lehenago heldu beharko da.

Bilbao Bizkaia Night Marathon gau-lasterketan parte hartzen dutenek lau mailatan sailkatuko dira:

  • Senior: 1991an edo lehenagoak.
  • Beteranoak A: 35 eta 44 urte bitartean
  • Beteranoak B: 45 eta 54 urte bitartean
  • Beteranoak C: 55 gorakoak

Izena emateko epea igande honetan amaitzen da, urriak 18, eta ordaindu behar den kuota 40 eurotakoa izango da.

Informazio guztia | bilbaonightmarathon.com

Erlazionatutako sarrerak

Berdintasuna eta Kulturartekotasunaren Lasterketa Bilbon

Irailaren 27an, Berdintasuna eta Kulturartekotasunaren Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Bilbon. Lasterketa goizeko 11:00etatik aurrera hasiko da Uribitartetik eta 8.000, 4.000 eta 2.000 metroko ibilbidea egiteko aukera egongo da.

Frogan parte hartzeko izen-ematea irailaren 26ra arte egongo da zabalik eta honako kuotak ordaindu beharko dira, ibilbidearen araberan:

  • 8.000 m - 6 euro
  • 4.000 m - 5 euro
  • 2.000 m - 3 euro

Iturria | Clubbhm

Erlazionatutako sarrerak