
Irailaren 20an, Bilboko X. Emakumeen Lasterketa egingo da bizkaitar hiriburuko kaleetan zehar. Sarrera Uribitartetik egingo da, udaletxearen aurreko aldean, goizeko 11:00etan eta lasterketa 8000 / 4000 / 2000 metroko ibilbidea izango du.
Lasterketa herrikoi honetan parte hartzeko kuota 2 eurotakoa izango da eta izena emateko epea irailaren 19an itxikiko da. Lasterketa Herrikoia denez, ez dira kategoriarik egongo eta gainera, irristailuak erabiltzeko aukera izango dute honetan parte hartu nahi dutenek.
Iturria | club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 20an, igandea, Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa ospatuko da Bilbon. Martxa Uribitarteko etorbidetik hasiko da goizeko 11:00etatik aurrera eta 7500 metrotako ibilaldia izango du.
Honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu beharko eta izena emateko azken eguna Irailaren 19an izango da. Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa Guggenheim museotik, Euskalduna Jauregitik, Doña Kasilda parketik eta Bilboko Arte Eder museotik igaroko da, beraz, honetan parte hartzen dutenek primerako eszenatokia izango dute.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko itsasadarrak, Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada hartuko du datorren larunbatean, uztailak 4. TKE Ligaren lehen hitzordua izango den sari nagusi honetan 12 ontzi parte hartuko dute eta hasiera arratsaldeko 18:00etan izango da.
Orio da Telefonica Bandera-Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituen kluba, hiru garaipenekin. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu dituzte, eta beste traineruok estropada bana irabazi dute: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.
Lehiaketa hiru txandatan banatuko da:
- 1.go txanda: Arkote, Tiran Pereira eta TKE Ligara igo diren Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dute. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
- 2. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren traineruek parte hartuko dute txanda honetan. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
- 3. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziren ontziek parte hartuko dute azken txandan. Txanda hau ere buruz buruko erlojupekoa izango da.
Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada ETBk eskainiko du zuzenean.
Informazio guztia | Liga ACT
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 1etik 5ra bitartean, euskal txirrindulitzaren hitzordu berri batez gozatzeko aukera izango dugu Bizkaiko Birarekin. Aurtengo Bizkaiko Bira hamalaugarren edizioa izango da eta 5 etapetan zehar, 526 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote honetan parte hartzen dutenek.
Hona hemen 2009ko Bizkaiko Biraren 5 etapak:
- Uztailak 1 - Durango - Durango (143 Km.).
- Uztailak 2 - Portugalete - Portugalete (136 Km.).
- Uztailak 3 - Galdakao - Galdakao (116 Mm.).
- Uztailak 4 - Ugao-Miravalles - Zeberio (Contrarreloj 14 Km.).
- Uztailak 5 -Â Bilbao - Bilbao (117,5 Km.).
Azkenik, hona hemen Bizkako Biran egongo diren 20 taldeen zerrenda:
- Lokomotiv
- Davitamon-Lotto
- Grand Envalira ECP
- Amical Vélo
- Café Baqué
- Seguros Bilbao
- Ibaigane
- Suminan
- Bidelan
- Debabarrena
- Naturgás
- Lizarte
- Caja Rural
- Azysa
- Cueva El Soplao
- Camargo
- Superfroiz
- AndalucÃa Cajasur
- Comunidad Valenciana
- Extremadura Spiuk
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Udaletxean sinatutako akordioari esker, ACB ligako 2010eko Errege Kopa Bilbon jokatuko da. Atzoko akordioan, Bilboko Alkatea, Ahaldun Nagusia den Jose Luis Bilbaok, Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidenteak, eta ACBko presidentea den Eduardo Portelak egon ziren guztia baieztatzeko.
ACB ligako 2010eko Errege Kopa, Otsaileko bigarren edo hirugarren astean jokatuko da BEC!-en kokatutako Bizkaia Arenan eta antolatzaileek 16,000 pertsonekin betetzea espero dute. Beraz, primerako berria euskal herriko saskibaloi zaleentzat.
Erlazionatutako sarrerak