Etiketak: Bilbao

Bilbo Saskibaloiko 2014ko mundialeko egoitzetako bat izango da

Bilbo Gizonezkoen Saskibaloiko 2014ko Mundialeko egoitzetako bat izango dela iragarri zuen pasaden astean Nazioarteko Federazioak (FIBA). Iragarpena Suitzako Geneva hirian izan zen maiatzak 23an eta Bilboko ordezkarieki batera, Sevilla, Granada eta Kanaria Handiko Las Palmas hirietako ordezkariak egon ziren baita ere.

Saskibaloiko Mundialaren 17. edizioa Bilbon egitea, primerako berria da Bizkaitar eta Euskal Herrian dauden kirol honetako zaleentzat eta nazioarteko lehen mailako saskibaloiaz gozatzeko aukera emango digu.

Iturria | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Nazioarteko Maratoiaren XXVII. edizioa

Maiatzak 31an, Igandea,  Bilboko Nazioarteko Maratoiaren XXVII. edizioa egingo da Bizkaiko hiriburuan. Froga hau Bilboko kaleak igarotzen duen 42,195 kilometroko ibilbidea eskeiniko du eta 18 urtetik gorako atleta orok parte hartzeko aukera izango dute, federatua izan a la ez.

Maratoiaren hasiera goizeko 8:30etan izango da Bilboko Kale Nagusitik (Foru Aldundiaren erakinaren ondoan) eta helmuga leku berean izango da. Izena emateko kuota 35 eurotako izango da, 40 eurotakoa lasterketaren egunean ordaintzen bada, eta epea Maiatzaren 30an itxiko da.

Iturria | Club bhm

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Duatloia

Igande honetan, Maiatzak 10, Bilboko Duatloiaren bosgarren edizioa egingo da Bizkaitar hiriburuan. Nazioarte mailako presentzia duen Paul Seco Amundarain-en ohorez egiten den froga hau goizeko 11:00etan hasiko da, Beti Bilbo elkarteak antolatuta.

Lehiaketa Duatloiko Euskal Zirkuituan puntuagarria izango da eta froga honetako kirolari garrantzitsuak egongo dira: Raf Colby Baugh eta James Attard australiarrak, Lorent Galinier eta Nicolas Capoferri frantziarrak, Europako txapelduna den Radka Vodickova txekiarra eta Javi Garcia, Felix Javier Martinez, Alejandro Santamaria, Benito de Torres eta Santiago Arnes espainiarrak edota Mikel Elguezabal eta Patxi Urizar euskaldunak.

Honetan parte izen-ematea doakoa izango da estatuko edozein udalerritako udaltzainentzat eta, baita, Bilboko Udaleko Babes Zibileko Zerbitzuetako kideentzat ere (suhiltzaileak eta anbulantziak). Bilbao Kirolak erakundera abonatutakoei %50eko deskontua egingo zaie, baina gainerako parte-hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte federatuta badaude eta, 30 euro, federatuta ez daudenek.

Iturria | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko V. Duatloia

Maiatzaren 10an, Bilboko Duatloiaren bosgarren edizioa egingo da Bizkaitar hiriburuan. Duatloian parte hartzen dutenek, 28,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute: 5 kilometro oinez, 21 kilometro bizikletaz eta azkenik beste 2,5 kilometro oinez.

Duatloiaren hasiera Botika Zaharretik izango da goizeko 10:30etan eta honetan parte hartu nahi dutenek, Maiatzaren 7ra arte izango dute inskripzioa egiteko: 20 eurotako federatuentzat eta 30 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.

Informazio guztia | Betibilbo.org

Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milia

Maiatzaren 10ean, Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milia egingo da Bizkaitar hiriburuan. Froga hau Bizkaiko eta Espainiar Atletismo Federazioaren egutegiaren barne dago eta Santutxu Atletismo taldea dago antolakuntza lanetan.

Lasterketak, 1,609 kilometroko hiri ibilbidea izango du Gran Via kalean zehar eta honetan parte hartu nahi duenarentzat, eza da maila edo sexua kontutan hartuko ezta atleta hauek federazioan lizentzia duten ala ez.

Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milian parte hartzeko epea Maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik eta lasterketa bera goizeko 11:45etan hasiko da.

Informazio guztia | Bilbao atletismo santutxu

Erlazionatutako sarrerak