Etiketak: Bilbo Hiria Sari Nagusia

Estropadak

Bilboko itsasadarrak, Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada hartuko du datorren larunbatean, uztailak 4. TKE Ligaren lehen hitzordua izango den sari nagusi honetan 12 ontzi parte hartuko dute eta hasiera arratsaldeko 18:00etan izango da.

Orio da Telefonica Bandera-Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituen kluba, hiru garaipenekin. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu dituzte, eta beste traineruok estropada bana irabazi dute: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.

Lehiaketa hiru txandatan banatuko da:

  • 1.go txanda: Arkote, Tiran Pereira eta TKE Ligara igo diren Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dute. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 2. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren traineruek parte hartuko dute txanda honetan. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
  • 3. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziren ontziek parte hartuko dute azken txandan. Txanda hau ere buruz buruko erlojupekoa izango da.

Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada ETBk eskainiko du zuzenean.

Informazio guztia | Liga ACT

Erlazionatutako sarrerak