Igande honetan, Maiatzak 10, Bilboko Duatloiaren bosgarren edizioa egingo da Bizkaitar hiriburuan. Nazioarte mailako presentzia duen Paul Seco Amundarain-en ohorez egiten den froga hau goizeko 11:00etan hasiko da, Beti Bilbo elkarteak antolatuta.
Lehiaketa Duatloiko Euskal Zirkuituan puntuagarria izango da eta froga honetako kirolari garrantzitsuak egongo dira: Raf Colby Baugh eta James Attard australiarrak, Lorent Galinier eta Nicolas Capoferri frantziarrak, Europako txapelduna den Radka Vodickova txekiarra eta Javi Garcia, Felix Javier Martinez, Alejandro Santamaria, Benito de Torres eta Santiago Arnes espainiarrak edota Mikel Elguezabal eta Patxi Urizar euskaldunak.
Honetan parte izen-ematea doakoa izango da estatuko edozein udalerritako udaltzainentzat eta, baita, Bilboko Udaleko Babes Zibileko Zerbitzuetako kideentzat ere (suhiltzaileak eta anbulantziak). Bilbao Kirolak erakundera abonatutakoei %50eko deskontua egingo zaie, baina gainerako parte-hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte federatuta badaude eta, 30 euro, federatuta ez daudenek.
Iturria | Bilbao.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
