
Otsailaren 18tik 21ra bitartean, Saskibaloiko Errege koparen finala hartuko du Barakaldoko Bizkaia Arenak. Dudarik gabe, saskibaloi ingurua bizkaiak hartuko duen urte osoko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu eta eta ostiralean final-laurdenak jokatuko dira.
Larunbatean, aldiz, bi finalerdiak izango dira, eta hurrengo egunean emozioz betetako finalaz gozatu ahalko dute ikusleek. Dagoeneko jakin badakigu ze talde izango ditugu Errege Koparen azken fase honetan: Regal FC Barcelona, Caja Laboral, Real Madrid, Power Electronics Valencia, Bizkaia Bilbao Basket, DKV Joventut, Cajasol eta Asefa Estudiantes.
Informazio guztia | ACB.com
Erlazionatutako sarrerak

Bizkaia Bilbao Basketek Eurocupeko ‘Last 16′rako sailkapena lortu zuen atzo Bizkaia Arenan Turk Telekomi 81-75 irabazi ondoren. Nahiz eta partida gogorra izan eta asko sofritu, euskal taldeak 6 puntuko aldearekin amaitu zuen azken laurdena eta europako hurrengoko fasean egongo da.
- 81 - Bizkaia Bilbao Basket (28+18+22+13): Javi RodrÃguez (-), Seibutis (17), Mumbrú (3), Markota (27) y Banic (6) -cinco inicial-; Salgado (-), Blums (8), Paco Vázquez (3), Conley (12), Guardia (-) y Moiso (5).
- 75 - Turk Telekom (16+22+17+20): Mallet (18), Erdogan (5), Wilson (19), Dudley (8) y Lang (4) -cinco inicial-; Acik (4), Yarangüme (8), Owens (4) y Besok (5).
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, abenduak 1, Bizkaia Bilbao Basket eta Spartak San Petersbourgen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketaren barne. Txus Vidorretaren taldeak Bizkaia Arenan jokatuko dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta ETB 1-en ikusteko parada izango dugu.
Bizkaia Bilbao Basketek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, Janis Blums antolatzailea barne eta gaurko partidan bere multzoko lidergoa jarriko du jokoan. E multzoko beste partidan, lehenengo jardunaldian galdu zuten bi taldeak, Turk Telekom eta Spirou, arituko dira.
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Udaletxean sinatutako akordioari esker, ACB ligako 2010eko Errege Kopa Bilbon jokatuko da. Atzoko akordioan, Bilboko Alkatea, Ahaldun Nagusia den Jose Luis Bilbaok, Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidenteak, eta ACBko presidentea den Eduardo Portelak egon ziren guztia baieztatzeko.
ACB ligako 2010eko Errege Kopa, Otsaileko bigarren edo hirugarren astean jokatuko da BEC!-en kokatutako Bizkaia Arenan eta antolatzaileek 16,000 pertsonekin betetzea espero dute. Beraz, primerako berria euskal herriko saskibaloi zaleentzat.
Erlazionatutako sarrerak

Iurbentia Bilbao Basket Kopa jokatzeko azken aukera galdu du Bartzelonaren aurkako partidua galdu ondoren (59-66). Partidu honetan, Fran Vazquez izan da aktore nagusia 16 puntu eta 15 erreboterekin eta bere laguntza ezinbestekoa izan da Bizkaia Arenan garaipena lortzeko.
Beraz, Txus Bidorretaren jokalariek Errege Kopa gabe geldituko dira aurten eta buruan play off-ak izan beharko dituzte.
Erlazionatutako sarrerak