
Pasa den asteburuan, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehen froga ospatu zen Sopelanako Atxabiribil hondartzan. Larunbateko frogan, herrialde ezberdinetako ehun bat lehiakide izan ziren olatuen gainean maila ezberdinetan banatuta eta primerako eguraldiaz gozatzeko aukera egon zen.
Lehen txapelketa hau goizeko 9:30etan hasi zen eta 8 ordu eta gero, Jon Ander Bengoetxeak lortu zuen finalaren azken garaipena. Hona hemen El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehenengo frogako irabazle guztiak:
- Open a: Jon Ander Bengotxea
- Open b: Rui Ferreira
- Neskak: Conchi Anillo
- Sub 18: Unai Insausti
- Sub 16: Alejandro Poo
- Dropknee: Alexander Castañeda
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Hilabetearen azken asteburuan, Maiatzaren 30ean, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko txapelketa hasiko da Sopelanako hondartzan. Aurtengo txapelketan partehartze handia espero du Euskal Herriko Surf Federazioak eta Sopelanako froga ostean, Donostia eta Zumaiara mugituko da 2009ko zirkuitua.
Euskal BodyBoard Zirkuitoan parte hartu nahi dutenek, hurrengoko mailetan eman beharko dute izena:
- E. Z. BODYBOARD OPEN A-OPEN B-NESKAK-SUB 18-SUB 16-DROPKNEE
- E. Z. SURF OPEN A OPEN B
- OPEN A 20 €
- OPEN B 15 €
- DROPKNEE 10 €
- NESKAK - OPEN 9 €
- SUB 18 DOAN
SUB 16 DOAN
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 1etik 3ra bitartean, Gipuzkoako Surf Txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Gipuzkoako hiriburuan izango den txapelketa honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Master, Longboard, 18Azpi, 16A, 14A,12A
- Emakumezkoak: Open, 18A, 16A, 14A, 12A
Izena emateko epea apirilak 30an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (14A eta 12A doan / 18A eta 16AÂ 5 euro).
Bodyboard txapelketa berriz, Maiatzaren 9an eta 10an izango da Donostiako Zurriola hondartzan eta honetan parte hartuko dutenak, honako mailetan egiteko aukera izango dute ( gehienez bi maila):
- Gizonezkoak: Open, Senior, Dropknee, 18Azpi, 16A
- Emakumezkoak: Open
Izena emateko epea maiatzak 8an itxiko da eta 10 eurotako kuota ordaindu beharko da maila bakoitzeko (18A eta 16A 5 euro).
Hona hemen Euskal Herriko Surf Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa eta kuota ordaintzeko kontu korrontea:
- GSF Kontu korrontea: 2101 0001 11 0006928287
- GSF Fax zbkia: 943 474574
- GSF mail: gsf@euskalsurf.com
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Kantabriako surf federazioak, probintzia honetan egingo de Pirate Contest txapelketara gonbidatu ditu Euskal Herrian federatuak daude bodyboarderrak. Pirate Contest 09 txapelketa Apirilaren 10-11an izango da Los Locos hondartzan eta ENESEU elkarteak antolatutako ekimena da Playground Riders Shp-aren laguntzarekin.
Gonbidapen honetaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da estatu mailan dauden edozein surf federazioan federatuta egotea.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak