
Otsailaren 18tik 21ra bitartean, Saskibaloiko Errege koparen finala hartuko du Barakaldoko Bizkaia Arenak. Dudarik gabe, saskibaloi ingurua bizkaiak hartuko duen urte osoko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu eta eta ostiralean final-laurdenak jokatuko dira.
Larunbatean, aldiz, bi finalerdiak izango dira, eta hurrengo egunean emozioz betetako finalaz gozatu ahalko dute ikusleek. Dagoeneko jakin badakigu ze talde izango ditugu Errege Koparen azken fase honetan: Regal FC Barcelona, Caja Laboral, Real Madrid, Power Electronics Valencia, Bizkaia Bilbao Basket, DKV Joventut, Cajasol eta Asefa Estudiantes.
Informazio guztia | ACB.com
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan ACB ligako lehen partidak jokatu dira eta honetan, Bilbao Basket, Caja Laboral eta Lagun ARO GBC euskal taldeak izango ditugu. Caja Laboralek eta Bilbao Basketek igandeko 12:30ean jokatuko dute Murtziaren eta Granadaren kontra, hurrenez hurren, eta Lagun Arok, 19:00etan egingo du, Manresaren aurka.
Azkenik, hauek izango dira ACB ligako lehen jardunaldiaren partida guztiak:
- CAJASOL - REAL MADRIL (Larunbata-18:00)
- XACOBEO BLU:SENS - REGAL BARTZELONA (Larunbata-20:00)
- UNICAJA - ALTA GESTION FUENLABRADA (Igandea-12:30)
- C.B. MURTZIA - CAJA LABORAL (igandea -12:30)
- BILBAO BASKET - CB GRANADA (igandea-12:30)
- MERIDIANO ALICANTE - C.B. VALLADOLID (igandea-12:30)
- VALENCIA BASKET - ESTUDIANTES (igandea-12:30)
- GRAN CANARIA - DKV JOVENTUT (igandea-12:30)
- LAGUN ARO GBC - BASQUET MANRESA (igandea.-19:00)
Erlazionatutako sarrerak