
Athleticek, San Mames futbol zelaian jokatuko du bihar ligako partidua Huelvako Recreativoren aurka. Norgehiagoka arratsaldeko 17.00etan izango da eta Caparrosek honako jokalariak sartu ditu partidurako deialdian:
- Athletic: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, Del Olmo, David López, Garmendia, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Vélez, Javi Martínez, Etxeita eta Balenziaga.
- Recreativo: Riesgo, Roberto, Morris, Cesar Arzo, Iago Bouzon, Casado, Camuñas, Jesus Vazquez, Adrian Colunga, Maidana, Barber, Marco Ruben, Nayar, Poli, Aitor, Javi Guerrero, Javi Fuego eta Nef.
Azkenik, Athleticek Llorente, Koikili eta Ustaritz gabe daude asteburu honetan lesioagatik eta Yeste barik zigorra dela eta.
Iturria | Athletic-club.net
Erlazionatutako sarrerak
Athleticek, Sevillaren aurka jokatuko du gaur koparen finalerdietako lehen partidua. Finalera heltzeko lehen proba gaueko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros-ek honako jokalariak eraman ditu Sanchez Pizjuan zelaian agertzeko Samos:
- Iraizoz.
- Toquero
- Koikili
- Ustaritz
- Amorebieta
- David Lopez
- Llorente
- Yeste
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Aitor Ocio
- Ion Velez
- Javi Martinez
- Balenziaga.
Sorte on Athletic!
Erlazionatutako sarrerak
25
Urt
Egilea janirefragua
Athleticek ezin izan dio eutsi 2009ko bolada onari eta 2 eta 1 galdu du Almeriaren aurka bigarren itzuliaren aurreneko neurketan. Caparrosen mutilak ez dira batere fin ibili lehen zatian eta bigarrenean markagailuari buelta ematen saiatu diren arren, aldea murriztea baino ez dute lortu. Azkenean, puntuak etxean gelditu dira.
Ohikoak ez diren zenbait jokalari zelairatu ditu Utrerako entrenatzaileak Kopako itzulian pentsatuta eta jokaldia ez zaio ondo atera. Gaurkoan talde zurigorriak ez zuen ematen aurreko egunetako talde berbera. Hugo Sanchezen gizonek nahi bezala jokatu dute lehenbiziko 45 minutuetan eta horren ondorioz, aurrea hartu du Almeriak 25.ean. Irineyren jaurtiketa indartsuak langa jo du eta aldaratzea Juanma Ortizek jaso eta ate barrura bidali du.
Gaurkoan, Yestek izan du taldearen jokoa sortu eta gidatzeko erantzukizuna eta basauritarra ez da gai izan, lehen zatian behintzat. Gola jaso eta 8 minutura Almeriak aldea handitzeko aukera paregabea izan du, baina Iraizozek erantzun ona eman dio Sorianoren burukadari. Etxekoen bigarren golean, ordea, nafarrak ezin izan du ezer ez egin. Kalu Ucheren errematea atezainaren eskuin zutoinetik sartu da. Eskerrak gutxira epaileak txistua jo duela atsedenaldia adierazita.
Bigarren zatiari kemenez ekin dio talde bilbotarrak. Del Olmok 2-1ekoa sartzeko aukera paregabea izan du hasierako minutuetan baina Alves atezaina azkar ibili da eta baloia ez da barrura joan. Gutxi iraun zaio Athletici indar hori eta Almeriak lehen zatiko nagusitasuna berreskuratu du. Fernando Llorente ez zegoen zelaian eta hori izugarri nabaritu dute zurigorriek. Toquerok ez ditu nafarrak bezain beste baloi irabazten eta atzelariek ez dituzte hain gorriak ikusi gaurkoan zurigorriak gelditzeko.
Baloi luzeekin zeregin gutxi izango zuela ikusita, Athleticek kontraerasoen bidez eraman du arriskua Alvesen area ingurura. 65. minutuan, Toquerok pase paregabea eman dio buruz Del Olmori eta honek, bakar-bakarrik atezainaren aurrean, Alves gainditu eta 2-1koa egin du.
Orbaiz, David Lopez eta Iñigo Velez bigarren zatian sartu dira eta beste itxura bat eman diote taldeari. Golak, gainera, urduri jarri ditu Hugo Sanchezen gizonak eta Athletic berdinketaren bila joan da burubelarri. Lortu ez badu, Alves atezainaren lan politagatik izan da. Zurigorriak ia-ia ozpatu duten bi baloi atera ditu Alvesek.
Amaieran, Athletic ez da Almeriaren atea birritan zulatzeko gai izan eta esku hutsik itzuli da Bilbora. Kopako final laurdenetarako itzuliko neurketan gauzak beste era batera egin behar izango dituzte zurigorriek sailkapena lortu nahi badute.
Erlazionatutako sarrerak

Arratsaldeko 17.00etan, Almeria eta Athletic-en arteko partidua jokatuko da Mediterraneo zelaian. Nahiz eta Caparrosen deialdian egon, Amorebietak ezin izango du partidu hau jokatu gastreonteritisa hartu duelako azken momentuan.
Beraz, gaurko partidurako Caparrosen deialdia horrela geratzen da, Llorente, Iraola eta Ion Vélezi atsedena eman ondoren:
- Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, Del Olmo, David Lopez, Garmendia, Yeste, Gabilondo, Iñigo Velez, Armando, Susaeta, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Iñaki Muñoz, Etxeita eta Balenziaga.
- UD Almeria: Diego Alves, Esteban, Bruno, Carlos García, Acasiete, Chico, Mané, Soriano, Iriney, Juanito, Corona, Juanma Ortiz, Ortiz, Negredo, Kalu Uche, Solari, Crusat y Piatti.
Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek bihar (17.00etan) jokatuko du aurtengo lehen partidua Espanyolen aurka eta Caparrosek honako jokalariak deitu ditu Catalunyar taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Koikili
- Amorebieta
- Llorente
- Yeste
- Gabilondo
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Aitor Ocio
- Ion Velez
- Javi Martinez
- Etxeita eta Balenziaga
Athletic-ek 12. postuan amaitu zuen 2008a, abenduko azken partiduan betis-en aurka irabazi ondoren. Biharko partidua irabaziz gero, sorte pixkat batekin, 9. posturarte igo daiteke sailkapen orokorrean.
Iturria | Athletic club
Erlazionatutako sarrerak