Larunbat honetan, abenduak 19, Euskal Herriko Boulder Txapelketa egingo da Arrasateko Uarkape frontoian. Antolakuntza lanetan Euskal Mendizale Federazioa eta Debagoieneko Eskalatzaileak Mendi Kirol Taldea aurkituko ditugu eta froga honetan euskadiko eskalatzaile onenak ikusteko aukera izango dugu.
Txapelketa goizeko 18:00etatik aurrera hasiko da eta honetan parte hartzeko 10 eurotako prezioa ordaindu beharko da. Izena emateko epea bihar amaitzen da, abenduak 16, eta txapelketan parte hartzen dutenek hurrengoko mailetan sailkatuko dira:
Elite - Gizon eta emakumeak
- Txapela + 150€
- Txapela + 100€
- Txapela + 50€
Sub 20 - Gizon eta emakumeak
- Txapela + 100€
- Txapela + 70€
- Txapela + 50€
Informazio guztia | EMF
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
