Dimarock izenez ezagunagoa dugun Climbing Master eskalada proba, lekuz eta izenez aldatuko du aurtengo edizioan. Beraz, Dur&Go izenpean, irailaren 7tik 13ra bitartean ospatuko da Durangoko Landako gunean. Dimarock Climbing Masterra, lau urtez antolatu da Dimako udalerrian eta kirol honen erreferente bihurtu da estatu eta nazioarteko mailan.
Bihar, Apirilak 23, txapelketa berriaren izena eta lekua aurkezteko prentsaurrea egingo da Durango Udalean goizeko 12.00etan. Aurkezpen honetan, txapelketaren inguruko hurrengoko pertsonak izango dira: Aitziber Irigoras (Durangoko Alkatea), Jose Ramon Garai (Dimako Alkatea), Euskal Mendizale Federakundearen ordezkaria, Juanjo San Sebastian, BBK-ren ordezkaria eta Ternua enpresaren ordezkaria.
Aurkezpen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue Iñaki Erdoiza harremanetan jarri: 669 689 704 || info [@] durangomaster [.] com
Arantza: Eskerrik asko prentsa oharra bidaltzeagatik!
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
