Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Donostia . Kirola - Part 2
Etiketak: Donostia

Donosti Cup

Uztailaren 5etik 11ra bitartean, Donosti Cip eta Gasteiz Cup oinarri-futboleko txapelketak ospatuko dira Donostian eta Gasteizen. Aurtengo Donosti Cup-a, txapelketaren 18. edizioa da eta mundu osoko 258 talde izango dira honetan parte hartzeko. Talde hauek zazpi mailetan banatuko dira mutilentzat eta laun mailetan neskentzat eta hamabi zelaietan jokatuko dituzte partiduak.

Aurtengo Gasteiz Cup-a berriz, txapelketaren XIV. edizioa izango eta honetan 130 talde baino gehiago hartuko dute parte. Txapelketa 9 mailetan banatuko da mutilentzat eta 3 neskentzat, eta partidu guztiak Gasteizko belar natural eta artifizialeko 10 zelaietna jokatuko da.

Informazio guztia | Donosti Cup | Gasteiz Cup

Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Erdi Maratoia 09

Maiatzak 17an, Donostiako Erdi Maratoiaren edizio 9. Edizioa egingo da Gipuzkoar hiriburuan. Lasterketa Kursaalen hasiko da goizeko 10:00etan eta 21,097 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote honetan parte hartuko duten kirolariek.

Donostiako Erdi Maratoian hiru maila ezberdin izango dira:

  • Senior – 1991an edo lehenago jaiotakoak
  • Beteranoak A – 35 eta 44 urte bitartekoak
  • Beteranoak B - 45 eta 54 urte bitartekoak
  • Beteranoak C – 55 urtegorakoak

Donostiako Maratoi Erdiak, Europako ibilbiderik azkarrenetakoa dauka, laua eta itsas mailan. Froga honetan parte hartzeko kuota 15 eurotakoa izango da eta izen-ematearen epea Maiatzaren 14an itxiko da.

Iturria | Donostiako Erdi Maratoia

Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 22an, Udaberriko VII. Lasterketa Donostiarrak ospatuko da Donostiako kaleetan zehar. 10 kilometrotako luzeera duen lasterketa hau goizeko 10.00etan hasiko da Ibaetako Kanpuseko irteeratik eta Donostiako ohiko leku askotik igaroko da: Kontxa pasealekua, Hiri gunea, Kursaala, Alde zaharra eta Antigua auzoa.

Udaberriko VII. lasterketa honetan parte hartzeko informazio guztia, Donostiarrak taldeko webgunean lortu dezakezue.

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 25ean Donostiako LIV Nazioarteko Krosa egingo da Zubietako Hipodromoan. Ekitaldi garrantzitsu hau Gipuzkoako Atletismo Federaziok antolatu du eta goizeko 10:00etan hasiko da.

Krosaren proben distantziak 1.950 eta 10.000 metro artekoak izango dira, kategorien arabera, eta honetan parte hartzeko Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egoitzan eman behar da izena urtarrilaren 19ko 20:00ak baino lehen.

Informazio gehiago | Gipuzkoako Atletismo Federazioa

Erlazionatutako sarrerak



Eguberritako Nazioarteko Igeriketa Txapelketaren XXVI. edizioa Abenduaren 29an izango da Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian. Eguberritako Nazioarteko Txapelketa Euskadin ospatzen den maila handieneko igeriketa txapelketa da eta nazioarteko igeriketa egutegian erreferentzi puntua izatera iritsi nahi du.

Txapelketan parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileen webgune berrian aurkitu dezakezue.

Informazio gehiago | Igeri.net

Erlazionatutako sarrerak