Etiketak: EHSF

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Martxoko lehen asteburuan, hilaren 6 eta 7an, Sopelanako Arrietara hondartzan emakumezkoei zuzenduriko lehen Uribe Kosta Opena egingo da, Open A eta Open B mailetako surflarientzat. Gure kostan neguan egiten den emakumezkoen lehen txapelketa da hau, eta oraingoz bakarra. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu du martxoaren 8an mundu osoan egiten den Emakumezkoen Nazioarteko Eguna dela eta. Txapelketa honetan esu hartu nahi duten surflari guztiek EHSF-aren bitartez egin ditzakete izen-emateak.

Lehiaketaren helburu nagusia, Billabong, Euskaltel, Kaiku eta BBKren laguntzaz, gero eta kirol jarduera gehiagotan emakumezkoen partaidetza bultzatzea da, bai eta federatutako txapelketetan izen-emateak sustatzea ere. Horregatik, emakumezkoen Surf Openaz gain, martxoaren 7an hainbat kirol jarduera antolatu ditu Mankomunitateak, guztiak neska eta emakumezkoei zuzenduak. Hala nola, txirrindularitza martxa eta oinezko martxa egingo dira. Biak Uribe Kostako herri ezberdinetatik abiatuko dira eta Arrietarako hondartzan amaituko dira. Ondoren, eguerdiko 14:00ak aldera, jarduera hauetan esku-hartzen duten pertsona guztiek festa berezia izango dute, eta bertan banatuko dira Surf Openeko sari nagusiak.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Euskal surf zirkuituak Mundakan izango du azken proba, otsaileko astebururen batean, baldintza onenak ematen diren egunetan. Bertan bilduko dira euskal zirkuitoetan parte hartu duten onenak, 2009ko zirkuitoa amaitzeko falta den proba bakarra da. EHSF, Mundaka Surf Taldea, eta Udaletxearen arteko hainbat elkarrizketen ondoren, akordio honetara iritsi dira.

Federazioak ostegunero iragarriko du txapelketa asteburu horretan egingo den ala ez.

Iturria | Eitb.com

Erlazionatutako sarrerak

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Aurten Euskal Herriko Surf Federazioaren 20. urteurrena ospatzen da eta urte bezala, EHSF Surf festa egingo dute. Hona hemen federazioaren webgunean iragarri den testua:

Beti bezala, urtero ospatzen dugun gala edo EHSF surf festa izango da egun gutxitan. Iaz, Donostiako Aquariumean ospatutakoa gainditzea zaila izango da baina saiakera egingo dugu!. Oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bilbon ospatuko da; EITBko egoitzan, San Mames auzoan. Joseba Iriondo, surflari eta kazetaria izango dugu aurkezlea.

“Multibox” izenpeko gelan garatuko dugu jaia. Urteko surflari onenak sariatzeaz gain, EHSFko sari bereziak ere banatuko dira; alegia, euskal surfaren alde lan ederra egiten duten pertsona/elkarte/babeslei ematen zaiena.

Ez da sopresa bakarra izango. THE LOON VAGOS, Laidako surflari eta rock taldearen eskutik, kontzertu paregabeaz gozatuko dugu; bideoa eta argazkiak, afaritxoa eta 20.urteurrenarako aurreikusitako programaren aurkezpena. Besteak beste, ETBn emitituko den surf filmearen trailerra, hala nola, “EHSF, 20 urte” izenpean ezagutzera emango den arropa linea berria.
HESFko kide bazara, festara gonbidatu nahi zaitugu, datorren otsailak 4an, arratsaldeko 8retan. Aforo mugatua eta EITBk ezartzen dituen segurtasun baldintzak direla eta, DERRIGORREZKOA da, aldez aurretik, izena ematea federazioan. Etortzekoa bazara, deitu edo emaila bidaliguzu, otsailak 1 baino lehen egizu, eguerdiko 12etan itxiko dugu izena emateko epea.

Erlazionatutako sarrerak

EHSF - Euskal Herriko Surf Federazioa

Euskal Herriko Surf Federazioaren webgunean pasa den astean iragarri zen bezala, Mundaka ez da 2010eko Mundu Zirkuituan izango. Dirudienez ASPkoen erabaki penagarri hau, hainbat urtez pairatutako olatu falta izan da. Hona hemen EHSFko iragarpen ofiziala:

ASPkoekin bilera izan ostean, Billabongek Mundakako mundu txapelketa egutegitik ateratzeko erabakia hartu du eta hala adierazi ziguten atzo. Itxuraz, hainbat urtez pairatutako olatu falta, arrazoi nagusia izan omen da.

EHSFk komunikatu berri baten zain dago; oraingo honetan ASPren eskutik.

Dena den, EHSFk erabat sinisten du txapelketa honetan eta mantentzea posible delakoan dago. Izan ere, lan ta lan dihardu, honetan partehartzen duten guztiekin, txapelketa behar bezala eratzeko behar dituen baldintza eta hobekuntzak eskeintzen; besteak beste, egutegian aldaketa bat, hondartza berriak bigarren eszenatoki bezala, eta finantziaketa bilaketa berria, duda barik, beste arraoi garrantzitsu bat.

Ez dugu itxaropena galtzen eta Mundakako txapelketa Euskal Herrira bueltatzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Azken finean, txapelketa nagusiena da eta olatu bikainenetariko bat duda barik.

Erlazionatutako sarrerak

Euskaltel Euskal Herriko Surf TxapelketaOstiral honetan, irailak 18, Euskal Herriko Surf Txapelketa ospatuko da Donostiako Zurriola hondartzan. Aurreko edizioetan egin den bezala, txapelketa 3 egunetan zehar garatuko da EHSFren eta Groseko Indarra Surf Taldearen antolakuntza lanerekin.

Euskal Herriko Surf Txapelketaren 19. edizio honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflari onenak bilduko dira eta guztira 168 lehiakide igaroko dira olatuen Donostiako olatuen gainetik.

Berritasunen artean, 3 dira aipatzekoak edo garranzsitsuenak:

  • Euskadi Txiki maila berria: Azpi 12, azpi 14, azpi 16 eta azpi 18ko mailak barneratzen ditu
  • Euskadi Senior maila berria: Senior, master eta open mailak barneratzen ditu, bai surf nola bodyboard eta longboard-en, emakume zein gizonezkoetan.
  • Txapelketaren On-line jarraipena: Donostiara joateko aukera ez daukaten horiek, sarearteko jarraipena egiteko aukera izango dute www.euskalsurf.com webgunean.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak